Inicio » Zabalate eta Ozioko Gazteluak
Has ezazu orain zure bidaia

GALTZEKO IBILBIDEAK

BIDEEN IBILBIDEA

XI.mendeko harresiak

ZENTZUMENEN IBILBIDEA

Cascada de Goiuri/Gujuli

BIZIPENEN IBILBIDEA

ATARIA - Centro de interpretación de los humedales de Salburúa

TRADIZIOZKO BIZIMODUAREN IBILBIDEA

Estanque Celtibérico y Torre Abacial Álava Turismo

OROITZAPENEN IBILBIDEA

Conjunto monumental de Quejana

PARKE NATURALEN IBILBIDEA

Parque Natural de Gorbeia

ERDI AROKO IBILBIDEAK

Conjunto Monumental de Antoñana

Zabalate eta Ozioko Gazteluak

Castillos de Lanos de Ocio y Portilla - Álava Turismo

Zabalate eta Ozioko gazteluak defentsa garrantzitsuak izan ziren duten kokapen estrategikoagatik. Zabalatekoa Arabako armarrian agertzen da.

Añana eskualdeko hego-ekialdean, Zanbranan, naturaren eta gazteluen artean ibiltzea aukera guztiz erakargarria da. ‘Gazteluen ibilbidea’k Zabalateko gaztelua eta Ozioko gaztelua lotzen ditu. Harkaitz banatan kokatutako gune bi dira eta handik ikuspegi ikusgarriez goza daiteke.

Zabalateko gazteluaren berezitasun historikorik aipagarriena da ikono osagaia dela Arabako armarrian.

Zabalateko herritar baten XVII. mendeko agiri batek herriko zigilua aipatzen du, XIII. mendetik erabiltzen zela adierazten du, eta egiten duen deskribapenak antz handia dauka Arabakoarekin: “Harkaitz bat, haren gailurrean gaztelu itxurako dorre bat, eta haren goialdean, beso bat bere eskuan zorrotik ateratako ezpata bat duena. Eta dorrearen oinetan lehoi bat, bere oinetan bermatuta, eskuak hari zuzentzen dizkiona”.

Lehenengo erreferentzia idatziek 1040. urteko data jarri diote Zabalateko gazteluari, baina berriki egin diren indusketek tokia Burdin Aroaren hastapenetik zegoela okupatuta berresten dute. Erdi Aroa izan zen haren pizgarri nagusia, garrantzi handiagoa hartu zuen eta Nafarroako Erresumaren defentsa kokaleku baliotsua bihurtu zen.

XIII. mendean aldatu egin ziren gauzak Gaztelako Erresuman sartu zenean eta, muga ekialderantz mugitzearekin batera, garrantzia galdu zuen pixkanaka.

Zabalateko gaztelura iritsita erdiko dorrearen eta uraska baten hondarrak ikusi eta ikuspegi ikusgarriez goza daiteke.

Ozioko gazteluaz, bestalde, dorre handiaren zati bat geratu da. Harearriz eta kareorez dago eraikita, eta haren gotorgunea (inguruko harresiaren euskarria) alde horretako defentsa nagusia izan zen Erdi Aroan. Haren izaera guztiz estrategikoa izan zen, batez ere kokalekua Nafarroa eta Gaztelako Erresumen arteko muga lerroaren parte izan zen uneetan.

Informazio Gehiago

Urte osoa irekita.

Erreserbak:

info@CR-castillodeportilla.es

www.castillodeportilla.com

656 753 142

Kokalekua

A-3126 errepidea Ozioraino eta A-4146 Zabalateraino.

Lotura

Zabalateko Gaztelua

Gazteluen ibilbidea

Portillako Gaztelua

Ozioko Lanosen Gaztelua

Irudiak