Inicio » Txakolina
Has ezazu orain zure bidaia

GALTZEKO IBILBIDEAK

BIDEEN IBILBIDEA

XI.mendeko harresiak

ZENTZUMENEN IBILBIDEA

Cascada de Goiuri/Gujuli

BIZIPENEN IBILBIDEA

ATARIA - Centro de interpretación de los humedales de Salburúa

TRADIZIOZKO BIZIMODUAREN IBILBIDEA

Estanque Celtibérico y Torre Abacial Álava Turismo

OROITZAPENEN IBILBIDEA

Conjunto monumental de Quejana

PARKE NATURALEN IBILBIDEA

Parque Natural de Gorbeia

ERDI AROKO IBILBIDEAK

Conjunto Monumental de Antoñana

Txakolina

Txakolinaren ibilbidea - Álava Turismo

Arabako Txakolina Aiaraldean egindako “txakoli” ardoaren jatorria eta kalitatea egiaztatzen duen jatorrizko deitura da. Arabako zenbait udalerri deitura horri lotuta daude: Amurrio, Artziniega, Aiara, Laudio eta Okondo eta Bizkaiko Urduña herria.

Arabako Errioxan artisau moduan egindako ardo beltzen kalitatearen ondotik ezagutzen da batez ere Araba estatu mailan eta nazioartean. Hala ere, txakolina egitearen inguruan mendeetako tradizioa ere badauka. Txakolina, oro har, nolabaiteko garraztasuna duten mahatsak hartuta egindako ardo zuria da.

IX. mendeko idatzizko testigantzek berretsi dute Aiaraldean, bereziki, Amurrion, Laudion eta Aiaran, txakolina jada egiten zutela.

Arabako Txakolinaren jatorrizko deitura gaztea da oraindik, eta hedatze bilakaera bete-betean dago. 2001ean jaio zen, laurogeita hamarreko hamarkada amaieran, Aiaraldeko ekoizle talde batek beren indarrak bildu zituenean euskal baserriei lotutako tradiziozko ardo bat egitea berreskuratzeko; izan ere, gainbehera bizian zegoen.

Egun, Arabako Txakolinak baditu ia 100 hektarea mahasti, 8 upeltegi eta kalitatezko ardo zuriaren ekoizpen handia, 600.000 botila ingurukoa.

Jakingura dutenentzako ohar bat. Etimologian adituen ustez, “txakolina” hitza “etxakoa” eta “etxeko egina” hitzetatik dator, eta hortik “etxakon” eta gero “txakon” hitzetarako bilakaera izan zuen, azkenean, “txakolin” hitzera heltzeko.

Txakolinaren ibilbidea

Txakolinaren ibilbidea: kalitatezko eskaintza enoturistiko osoa emateko elkarrekin lan egitea erabaki duten txakolinaren upeltegiek, turismo ostatuek, jatetxeek, turismo bulegoek, etab. osatutako ibilbidea.

Bisitariari txakolinaren upeltegien sekretuez eta dastatze espezializatuez gozatzeko aukera ematen dion eskaintza bat baina, aldi berean, Artziniegako hirigune historikoa edo Kexaako monumentu multzoa ikusteko aukera ere badago.

Aiaraldea ardoa eta historia da, baita natura eta gastronomia ere.

Hala, paisaia zoragarriak ditu, esaterako, Nerbioiko begiratokia edo Delikako arroila, Espainiako ur-jauzi altuena atzean edukita; baselizez eta baserriz beteriko zelaiak eta muinoak; eta gazta ekoizle artisauek haien lana eta lan horren emaitza gozoa agerian jartzen dituzten lurzatiak.

Loturak

Txakolinaren Ibilbidea

Irudiak