Inicio » Txakolin Eguna
Has ezazu orain zure bidaia

GALTZEKO IBILBIDEAK

BIDEEN IBILBIDEA

XI.mendeko harresiak

ZENTZUMENEN IBILBIDEA

Cascada de Goiuri/Gujuli

BIZIPENEN IBILBIDEA

ATARIA - Centro de interpretación de los humedales de Salburúa

TRADIZIOZKO BIZIMODUAREN IBILBIDEA

Estanque Celtibérico y Torre Abacial Álava Turismo

OROITZAPENEN IBILBIDEA

Conjunto monumental de Quejana

PARKE NATURALEN IBILBIDEA

Parque Natural de Gorbeia

ERDI AROKO IBILBIDEAK

Conjunto Monumental de Antoñana

Txakolin Eguna

Txakolin Eguna

Kantaurialdeko Arabako eskualdeak osatzen du, Amurrio, Aiara, Artziniega, Laudio eta Okondoko udalekin, Arabako Txakolina egiteko erabiltzen den mahastia hazten deneko ingurune geografikoa.

Txakolina ardo arina da, fruta-gustukoa, apartsu samarra, ukitu azido eta freskagarriarekin, berau egiteko mahatsa hazteko Aiaraldean klima egokia duena. Nagusiki (% 80), Euskal Herrian jatorria duen Hondarribi Zuri mahats mota erabiltzen da, eta neurri txikiagoan, zehazki % 20an, Gross Manseng, Petit Manseng eta Petit Corbu barietateak erabiltzen dira.

Juan Uruñuela doktoreak dioenez, “Txakolin” hitzaren esanahia, gaur egun ezagutzen dugun moduan, “baserriko ardoa” edo “baserrian egiten den ardoa” da, euskarazko “etxakoa” (etxean egindakoa) hitzetik, eta hortik “etxakon” bilakatuta, etxearen ondokoa esan nahi duena, ondoren “txakon” hitzera eta, azkenik, “txacolin” edo “chacolin” terminora iritsi arte.

Idatzizko aurreneko testigantzek erakusten digutenez, IX. menderako jadanik txakolinaren ekoizpena oso arrunta eta zabaldua zen Aiara eskualdeko nekazarien artean. XIII., XIV., eta XV. mendeetan txakolin-mahastiak Aiaralde osoan zehar zabaltzen ziren. Hala, Arespalditzan topatu zen Euskal Herriko udal artxibategian “chacolin” hitza lehenengo aldiz idatzita agertzen da 1623ko azaroaren 1eko agiri batean. XIX. mendearen azken herenean Laudio haranean 965 area mahasti zeudela egiaztatu dugu. 1877. urtean hiru izurrite handik soroak suntsitu egin zituzten; horrez gain, beste faktore batzuengatik, Aiaraldean nabarmen txikitu zen mahastien azalera, eta txakolin ekoizpena ia-ia desagertu zen. 1899tik aurrera mahastiak birlandatzeari ekin zitzaion.

Gaur egun, Aiaraldeko txakolingileen etengabeko ahaleginari esker, txakolinaren kalitatea eta ekoizpena handituz doaz nabarmen. 1988ko ekainean Asociación Alavesa de Productores Artesanos de Txakoli-Arabako Txakolina Elkartea sortu zen, Arabako txakolin mahastiak berrindartzeko beharrezko ahaleginak batzeko asmoz, garai batean inguru horretako ekonomiaren zutabea baitzen txakolina. Azkenik, 1998an, Arabako Txakolina “Lurraldeko ardoak” izendapenarekin aurkeztu zen, eta jatorri deitura 2001ean lortu zuen.

Jaiari dagokionez, Txakolinaren Eguna 1998az geroztik San Isidro eta hurrengo igandean ospatzen da. Jaian, Arabako Txakolina Jatorri deiturak urteko uzta aurkezten du, eta hala, bertaratzen direnen artean Jatorri Deituraren barruan dauden upeltegiek ekoiztutako ardorik onenak ezagutzera ematen dira.

Txakolinaren Eguneko ekitaldirik garrantzitsuenetako bat gastronomia lehiaketa da. Ez da ohiko lehiaketa: izan ere, parte-hartzaileek beren errezetetarako bi osagai bitxi erabili behar dituzte: Arabako Txakolina Jatorri Deitura duen txakolina eta Lumagorri oilaskoa.

Hala, bada, Txakolinaren Eguna Amurrion kalitatezko produktuekin eta dastatzeekin egindako anaitze ekitaldia da. Gainera, herri eta artisautza azoka egiten da. Jakina, Arabako udalerri honetara hurbiltzen diren pertsona guztiek ardo hori probatzeko aukera dute.

Gainera, urtero egiten denez, egun horretan bereziki Arabako ardo zuri preziatu horren sustapenean edo orokorrean Aiara eskualdearen alde nola edo hala lagundu duen pertsonari omenaldia egiten zaio.

Informazio gehiago

Denominación de Origen Txakoli de Álava
Arabako Txakolina Jatorrizko Izena
Dionisio Aldama, 7 – 1.a D
Amurrio, Araba

Telefono zenbakia

Bisitak aurretiazko hitzorduarekin:
Arabako Txakolina Elkartea: 656 789 372
Aiarako eta Nerbioi Garaiko Txakolinaren Ibilbidea: 679 647 553


Aiaratur Turismo Sustapenerako Elkartea
Lamuza Parkea, z/g
Laudio, Araba

Telefono zenbakia
E-maila
oficinadeturismo@laudiokoudala.net


Amurrioko Turismo Bulegoa
Aldai kalea, 1 – beheko solairua.
Amurrio, Araba

Telefono zenbakia
E-maila
turismo@amurrio.org


Artziniegako Turismo Bulegoa
Artziniega Museoa – Arteko Aldapa, 12.
Artziniega, Araba

Telefono zenbakia
E-maila
artziniegamuseoa@euskalnet.net


Kexaako Turismo Bulegoa
Kexaako Monumentu Multzoa.
Kexaa, Araba

Telefono zenbakia
E-maila
turismo.ayala@gmail.com

Kokalekua

Amurrio Gasteiztik 40 kilometrora dago, N-622 eta A-624 errepideetatik joanda.

Loturak

Txakolinaren Ibilbidea

Irudiak