Inicio » Santa Katalinako Lorategi Botanikoa
Has ezazu orain zure bidaia

GALTZEKO IBILBIDEAK

BIDEEN IBILBIDEA

XI.mendeko harresiak

ZENTZUMENEN IBILBIDEA

Cascada de Goiuri/Gujuli

BIZIPENEN IBILBIDEA

ATARIA - Centro de interpretación de los humedales de Salburúa

TRADIZIOZKO BIZIMODUAREN IBILBIDEA

Estanque Celtibérico y Torre Abacial Álava Turismo

OROITZAPENEN IBILBIDEA

Conjunto monumental de Quejana

PARKE NATURALEN IBILBIDEA

Parque Natural de Gorbeia

ERDI AROKO IBILBIDEAK

Conjunto Monumental de Antoñana

Santa Katalinako Lorategi Botanikoa

Santa Katalinako Lorategi Botanikoa Álava Turismo

Santa Katalinako Lorategi Botanikoa Tresponde herrian dago. Erdi Aroko historia aurkituko duzue bertan, XIII. mendeko monasterio baten hondar egokituak eta hainbat uharka, eta balore ekologiko eta ingurumenezko handia, ia mila landare espezie baitaude bost kontinenteetatik ekarriak.

Pribilegiatua da, munduko lehen izar parketzat onartua izan zelarik, zerua behatzeko baldintza egokiak baititu. Bisitariei, zeruan izarrak eta konstelazio garrantzitsuenak ezagutzeko tresneria eskaintzen zaie.

Santa Katalinako Lorategi Botanikoak izen bereko jauregi-komentuaren aurriak inguratzen ditu eta Badaia mendizerraren hego-ekialdeko mazela erdian dago.

Iruña Okako familia boteretsuenak eraiki zuen XIII. mendean, matxinada feudalen garaian, jatorrizko dorre-etxea. Mende eta erdi geroago, inguruan bakea zegoenean, Iruñatarrek haien bizilekua aldatzea erabaki zuten eta Otxanda andrearen dorrera (Gasteiz) aldatu ziren, haien lehengo bizilekua Jeronimotarren aginduari emanez.

Handik urte gutxira monje agustindarrek hartu zuten eta monje horiek eraiki zuten Santa Katalinako Monasterioa eta dorre zaharra mantendu zuten. Dorre horri eliza bat atxiki zioten, zegokion klaustroarekin. 1835. urtean, Mendizabalen desamortizazioarekin monjeak atera ziren eta aurriak barrutiaz jabetu ziren.

Oro har, 32.500 metro koadroko hedadura dauka, itsas mailatik gorako altitudea 605 edo 675 metro artekoa da eta egun Iruña Okako Udalekoa da. Ingurumen hezkuntza, jolasa eta natura topalekua nahasten dituen gune bihurtu arte espazio hori berreskuratzeko lanen buru izan da erakunde hori. Gizakien eta naturaren arteko harremanaren modu sortzaile berrien eredu bat.

Starlight Parke Nagusitzat hartu eta ziurtatu den Espainiako lehen lekua da Santa Katalinako Lorategi Botanikoa, zerua behatzeko jarduerak egiteko baldintza egokiak biltzen baititu. Titulu horrek kontzertuak izarren pean, Full Dom 360º planetario jardunaldiak eta gaueko bisita gidatuak antolatzeko aukera ematen du.

Eskaintza, gainera, kultura programa interesgarri batekin osatzen da: hegaztiak identifikatzeko ikastaroak, landare sendagarrien ezagutza, etab. Halaber, denboraldiko erakusketak eta erleen bizitzari, erlezaintzari eta eztiaren, jelearen, zeromaren eta propoliaren produkzioari buruzko erakusketa etengabea ditu.

Lorategitik barrena egindako ibilbidean zehar Badaia mendizerrako landareak ezagutu ahal izango ditugu, baita beste bost kontinenteetako jatorrizko beste batzuk ere. Halaber, inguruko natura aberastasuna ikusi ahal izango dugu eta Erdi Arora eramango gaituzten komentuko aurrien sekretuekin harrituko gara. Ibilbidean historia eta natura batzen dira.

Lurzati honetan bilduma botanikoa kokatzeko ideia lekuko flora aberastasun handian oinarritzen da klima mediterraneoko espeziak eta izaera atlantikoaren espeziak batzen baitira, mikroklima berezia baitauka.

Santa Katalinako Lorategi Botanikotik barrena ibiltzeak askotariko bistez gozatzeko aukera ematen du: sakanaren hondotik komentuko aurriak ikusten dira. Puntu altuenetan, berriz, bistak zabalagoak dira eta sakana ia-ia osorik eta Arabako Lautada (Iruña Veleia aztarnategia), Tresponde herria eta Zadorra ibaiaren gainean duen zubia, Mendoza eta bertako dorrea eta Gasteizko mendiak ikus daitezke.

 

Bisita birtuala

 

Ordutegiak/Informazio Orokorra

Bisita gidatuak: Taldeak, gutxienez 10 pertsona

Santa Katalinako Lorategi Botanikoa
Interpretazio Zentroa
Tresponde
Telefonoa

Kokapena

1.500 bat metrora Tresponde herriaren hegoalde norabidean. Langraiz Okatik 5 kilometrora eta Gasteiztik 12 kilometrora. Lorategiak maila desberdineko hiru parking ditu. 170 kotxe sar daitezke bertan.

Loturak

Santa Katalinako Lorategi Botanikoa

Asociación amigos del Jardín Botánico

Irudiak