Inicio » Parke Naturalak » Aizkorri-Aratz Parke Naturala
Has ezazu orain zure bidaia

GALTZEKO IBILBIDEAK

BIDEEN IBILBIDEA

XI.mendeko harresiak

ZENTZUMENEN IBILBIDEA

Cascada de Goiuri/Gujuli

BIZIPENEN IBILBIDEA

ATARIA - Centro de interpretación de los humedales de Salburúa

TRADIZIOZKO BIZIMODUAREN IBILBIDEA

Estanque Celtibérico y Torre Abacial Álava Turismo

OROITZAPENEN IBILBIDEA

Conjunto monumental de Quejana

PARKE NATURALEN IBILBIDEA

Parque Natural de Gorbeia

ERDI AROKO IBILBIDEAK

Conjunto Monumental de Antoñana

Aizkorri-Aratz Parke Naturala

Aizkorri-Aratz Parke Naturala - Araba

Aizkorri-Aratz mendilerro luzea da (ekialde-mendebaldea norabidea) eta Euskadiko mendirik altuenak hartzen ditu barne, esaterako, Aitzuri (1.550 metro) eta erakargarritasun handiko mendigunea osatzen duten beste batzuk eta euskal mendizaletasunerako erreferentzia puntu bat da.

Mendikate horrek isurialde kantauriarra eta isurialde mediterraneoa banatzen ditu eta Arabako eta Gipuzkoako lurralde historikoen arteko natura muga da. Parke Naturalak bi probintzietan banatutako 16.000 hektarea ditu.

Geologiaren eta paisaiaren ikuspegitik argi eta garbi bi eremu bereizten dira: kareharrizko gailur malkartsu eta harritsuak, haranean bazka zelaiak barne har ditzaketenak –Urbia, esaterako-, baita arroka ozta-ozta ikusten uzten duten landarediak estalitako muino eta mendixka silizeon kateatzeak ere.

Lehenengo kasuan, Aloña-Aizkorri-Aratzen gailur lerro altua daukagu, paisai horren gune oso-oso garrantzitsua. N-1 errepidea Arabako Lautadatik eta Etzegaratetik igarotzea edo Oñatiko haranean (Gipuzkoa) sartzea nahikoa da horretaz jabetzeko.

Bigarrenean, Urkilla-Elgeako gailur luze eta leuna, Arabako Lautadaren errepideetatik ikus daitekeena.

Xendazaletasunaren eta mendizaletasunaren maitaleek ibilbide eta bide ugari dituzte. Arabako Araia herria Aratz gailurrera igotzeko abiapuntua da (1.443 metro). Gipuzkoaren kasuan, berriz, Arantzazuko Santutegian Urbiako bazketara, bertako aterpera eta baselizara daramaten bideak hasten dira.

Substratuaren zati handiena kareharri urgoniarrak osatzen du. Aipatu kareharriaren erosioak fenomeno karstiko ikusgarriak eragiten ditu: gailurrak, dolinak, torkak, lapiazak, sakanak, etab. Horien artean, besteak beste, honako paraje hauek famatuak dira: Lezeko mendi hobia, San Adriango tunela, Urbiako sakonunea edo Arantzazuko sakana.

Substratua aldatu egiten da eta hareharria eta buztina azaleratzen dira Elgea-Urkillan eta, horren ondorioz, paisaiak uhin profila duen magal biribilduaren forma hartzen du.

Halaber, aire zabaleko aztarnategi asko daude, baita dolmenak, tumuluak eta monolitoak ere. Horri guztiari historia eta arkitektura ondare interesgarria gehitu behar zaio (baseliza, baserri, etab. kopuru ederra).

Bertako baso apartak eta zabalak kontserbatzen dira Parke Naturalean: pagadiak, haritz kandugabearen (Quercus petraea) hariztiak, etab. Mendien zati altuenetan zuhaitz askoz gutxiago daude. Zati horretan zelaiak daude eta manex ardia horietan bazkatzen da.

Iparraldeko landazabal guneetan euskal baserriari lotutako paisaia tipikoa ikus daiteke. Bertan, zelaiak, baratzeak eta fruta arbolak radiata pinuaren unada txikiekin tartekatzen dira. Magal batzuetan koniferoen plantazioen hedadurak nabarmenak dira.

Kareharrizko azaleratze harritsuetan flora oso berezia da, Kantabriako eta Pirinioetako mendi altuetako endemismoz josia. Interes botaniko handiko beste habitat batzuk substratu silizeoei lotutako zohikaztegi hasiberriak dira, Arbarraingoa (Altzania) adibidez.

Araian dagoen Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko Parketxeak bisitariei ibilbideei, intereseko lekuei, programa didaktikoei, taldeentzako bisita gidatuei eta jarduerei buruzko informazioa ematen die baina, horrez gain, eremu babestu horren eta inguruaren gaineko ingurumen zabaltzerako hiru espazio eskaintzen ditu:

  • Parke Naturalaren interpretazio erakusketa: parkeko maketa, fauna, flora, kultura, etnografia, eta abarri buruzko informazioa
  • Energia berriztagarriak jorratzen dituen eremua (Araiako zentral hidroelektriko txikia).

Mitxarroren etxea: Gure lagun den muxar grisa gidari izanda eta interakziozko eta ikus-entzunezko jolasak erabiliz, Asparrena udalerria hobeto ezagutuko dugu, baita marraskari horren biologia ere.

Oharrak

  • Mendiko ibilbideak ez daude mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat egokituta.

Lotura

Informazio Gehiago

Aizkorri-Aratz Parketxea
Intuxi, 48
Araia, Asparrena
Telefono zenbakia
Posta Elektronikoa
parketxe.aizkorriaratz@gmail.com

Parkerako sarbidea askea da baina parketxeak ordutegi eta egutegi propioa ditu.

Asteartetik igandera, (Apirila – Iraila)
10:00-14:30 eta 16:00-19:00.
Asteartetik ostiralera, (Urria-Martxoa)
9:00-15:00.
Larunbat, igande eta jaiegunetan, (Urria-Martxoa)
10:00-14:30 eta 16:00-18:00.

 

Kokalekua

Parketxea Araian dago. Bertara kotxez A-1 errepidea hartuta (385. Irteera Araia/Durruma), ohiko lineako autobusa eta trena Albeiz arte (Araiatik 3 bat kilometrora dago) hartuta hel daiteke.

Irudiak