Inicio » Paisaia bereziak » Kaizedo Behekoko Lakua
Has ezazu orain zure bidaia

GALTZEKO IBILBIDEAK

BIDEEN IBILBIDEA

XI.mendeko harresiak

ZENTZUMENEN IBILBIDEA

Cascada de Goiuri/Gujuli

BIZIPENEN IBILBIDEA

ATARIA - Centro de interpretación de los humedales de Salburúa

TRADIZIOZKO BIZIMODUAREN IBILBIDEA

Estanque Celtibérico y Torre Abacial Álava Turismo

OROITZAPENEN IBILBIDEA

Conjunto monumental de Quejana

PARKE NATURALEN IBILBIDEA

Parque Natural de Gorbeia

ERDI AROKO IBILBIDEAK

Conjunto Monumental de Antoñana

Kaizedo Behekoko Lakua

Lago de Caicedo Yuso Álava Turismo

Arreo-Caicedoko lakua Arabako hego-mendebaldean dago, Lantaron udalerriko Caicedo Yuso eta Arreo guneen artean.

Caicedo Yuso edo Arreokoa Euskadiko laku naturalik garrantzitsuena da. 680 metroko altueran dagoen eremu hori Euskadin dagoen laku sistema iraunkor bakarra da. Barnealdean nabarmentzekoa da malba zurien azalera handia, eta mailarik sakonenetan algak eta “utricularia” izeneko landare haragijalea hazten dira.

Gesaltza Añanako Gatz Harana ur gaziz hornitzen duen Gesaltza Añanako diapiroaren muturrean dago laku hau. Bertara bisita eginez, lakuaren inguruko mendi hegaletan mota askotariko landaredia ikusiko dugu, zurbeltzak eta erkameztiak, eta urarekin lotura duten komunitate oso bitxi batzuk, ur gezetako nahiz ur gazietako espezieekin.

Biodibertsitate paregabea barnean duen hezegune honetan kopetazuri arruntaren eta uretako beste hegazti batzuen populazio iraunkorra dago, eta gainera, hegazti migratzaileen geldiune da. Natura 2000 Sarean dago eta Nazioarteko Garrantzizko Hezeguneetako bat da.

Inguruetan San Vicenteko Erdi Arloko nekropolia eta Lakuko Ama Birjinaren Erdi Arloko baseliza daude. Azken hori, Gorpuzti-egunaren bezperan egiten den erromesaldiaren helmuga da. Halaber, interesgarria da handik hurbil San Joan Akrekoaren monasterioa, Ozpinatarren eta Herrandarren jauregiak eta Andre Maria Villaconeskoaren eliza ezagutzera joatea.

Informazio Gehiago

Añanako Kuadrillako Turismo Bulegoa
Foruen plaza, 11
Rivabellosa

Telefono zenbakia
Posta Elektronikoa
turismo@cuadrilladeanana.es

Lantarongo Udalaren Bulegoak – Komunioi
Telefono zenbakia

Localización

Lantaron udalerrian. Añanako Kuadrilla.

Turiso mendilerroan dago, Gesaltza Añanako diapiroaren hegoaldeko ertzean. Hara heltzeko, Pobestik Gesaltza Añanara doan A2622 errepidea har dezakegu. Gesaltza Añanara heldu baino lehen, Viloriara doan A-4318 errepidea hartuko dugu, eta handik Arreoraino jarraituko dugu. Gomendagarriena, bide horretan, gutxi gorabehera kilometro batez jarraitzea da, Lakuko Ama Birjinaren baselizara heldu arte. Baseliza ezkerraldean dago, errepidetik 100 bat metrora.

Autoz, bizikletaz edo oinez heltzeko aukera dago, baina Gesaltza Añana –bidezidorrari jarraituz–, Arreo edo Biloria herrietatik joatea gomendatzen da.

Heltzea ez da erraza, kokalekua ez baitago argi seinaleztatuta. Komenigarria da autoa lakura heldu baino lehen uztea, lakuak ez daukalako aparkalekurik.

Lotura

Kaizedo Behekoko Lakua

Irudiak