Inicio » Iruña Veleia
Has ezazu orain zure bidaia

GALTZEKO IBILBIDEAK

BIDEEN IBILBIDEA

XI.mendeko harresiak

ZENTZUMENEN IBILBIDEA

Cascada de Goiuri/Gujuli

BIZIPENEN IBILBIDEA

ATARIA - Centro de interpretación de los humedales de Salburúa

TRADIZIOZKO BIZIMODUAREN IBILBIDEA

Estanque Celtibérico y Torre Abacial Álava Turismo

OROITZAPENEN IBILBIDEA

Conjunto monumental de Quejana

PARKE NATURALEN IBILBIDEA

Parque Natural de Gorbeia

ERDI AROKO IBILBIDEAK

Conjunto Monumental de Antoñana

Iruña Veleia

Yacimiento Arqueológico de Iruña Veleia Álava Turismo

Iruña Veleiako aztarnategi arkeologikoak historiaren 1.500 urte baino gehiago hartzen ditu barne, K.a. lehen milurtekotik K.o. V. mendera arte.

Badirudi mende horretan oppidum berantiarra atzean utzi zuela. Ez dago dokumenturik populamendu berririk Done Joanen Ordenako Prioratu bezala erabili zen arte, XIV. mendearen erdialdean.

Azken Brontze Aroko eta Burdin Aroko zehaztasun gutxiko okupazio baten ondoren, K.o. I. mendearen lehenengo erdian (Julio-Claudiotarren garaian) agertu ziren lehenengo domus edo erromatar hiri etxeak.

I. mendean aurrera joan ahala, Flaviotarren garaian, hiriak garrantzi handiagoa hartu zuen: luxuzko etxebizitzak eta eraikin publiko handiak egin ziren. Hauek Iruñeko hiriak hartu zuen garrantziaren parean zegoen hiri erdigune bat osatu bide zuten.

II. mendean hiriko instalazioak apaintzeko eta hobetzeko garrantzizko obrak egin ziren. Veleia Pliniok eta Ptolomeok aipaturik agertzen da antzinako idazkietan.

III. mendean zehar, haren hiri hedadura murriztu egin zen. Hala ere, aldi hau gutxien ezagutzen dena da. Mende horren amaiera aldean edo hurrengoaren hasiera aldean, harresiak eraiki ziren. Hirian egin zen azken herri lan handia izango ziren.

III. mendeko data zehaztugabe batean edo gure aroaren IV. mendearen hasieran harresitu zen Veleia hiria eta, hala, ordutik gaur egun oraindik dirauten aztarnategiko eremu desberdinduak sortu ziren.

Harresitutako espazio honetan, normalean oppidum deitzen den horretan, XIX. mendearen amaieratik gaur egun arte eskuhartze arkeologiko gehienak garatu dira.

1984an monumentu multzotzat jotako aztarnategiak argi eta garbi desberdindutako bi zati ditu: 11 hektarea baino gehiagoko barruti harresitua eta harresiz kanpoko zatia. Bertako hondarrean artean gaur egun oraindik 16 dorreetako zimenduak eta hiriko sarbide nagusiaren, hegoaldeko atearen, zimenduak ikus daitezke. Bisitariak harresiaren goialdetik aztarnategia bere osotasunean ikus dezake.

Proposatzen den ibilbidean ikusi ahal dira, besteak beste, azoka publikoaren (macellum) aztarnak, hiriko harresiak eta, harresi barruan (oppidum), tenplu bat eta domus (orduko familia aberatsenak) moduko etxebizitzak.

Aztarnategirako bisita hamar geltokitan egiten da. Puntu horietan panel bana dago, ibilbidea modu independentean egin ahal izateko, nahi izanez gero.

Aztarnategiko indusketako materialak Bibat Museoaren hirugarren solairuan daude, Arkeologia sekzioan. Material horiek bisitatzea gomendatzen dugu aztarnategiaren ibilbidean bildutako informazioa osatzeko.

Ordutegiak/Informazio Orokorra

Iruña Veleiako aztarnategi arkeologikoak
Billoda
Iruña de Oca
Telefonoa
Neguan
Asteartetik igandera: 11:00etatik 15:00etara.
Udan
Asteartetik ostiralera: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Larunbat, igande eta jaiegunetan: 11:00etatik 15:00etara.
Añanako Kuadrillako Turismo Bulegoa
Foru plaza kalea, 11. zk.
Rivabellosa
Telefonoa
E-maila
turismo@cuadrilladeanana.es
  • Bisita gidatuak: Bisita gidatuak eskaintzen dira, Iruña Veleiako txoko enblematikoenak, harresia bera eta hegoaldeko atea ezagutzeko, “Open Area” edo harresiaren kanpoaldea –bertan, zenbait punturen artean, azoka handi bat izan zenaren hondarrak ikus daitezke- barne.

Kokapena:

Arabako Lautada bete-betean dago, Iruña Okako udalerrian, Tresponde eta Billoda herrian artean, Gasteiztik 10 kilometrora.

N-1 errepidetik Madril norabidean. Hotel Ruta de Europa hotelaren altueran Mendozarako saihesbidea hartu -343. Irteera-. Hemendik Billoda herrira iritsi eta, bertara sartu gabe, aztarnategira igotzen duen eta bertan amaitzen den errepidea hartu.

Loturak

Ikusi Gehiago

Ayuntamiento de Iruña de Oca / Iruña Okako Udala

Irudiak