Inicio » Ibilbide Luzekoa, Bursin Hesia eta Kontrabandisten Bidea
Has ezazu orain zure bidaia

GALTZEKO IBILBIDEAK

BIDEEN IBILBIDEA

XI.mendeko harresiak

ZENTZUMENEN IBILBIDEA

Cascada de Goiuri/Gujuli

BIZIPENEN IBILBIDEA

ATARIA - Centro de interpretación de los humedales de Salburúa

TRADIZIOZKO BIZIMODUAREN IBILBIDEA

Estanque Celtibérico y Torre Abacial Álava Turismo

OROITZAPENEN IBILBIDEA

Conjunto monumental de Quejana

PARKE NATURALEN IBILBIDEA

Parque Natural de Gorbeia

ERDI AROKO IBILBIDEAK

Conjunto Monumental de Antoñana

Ibilbide Luzekoa, Bursin Hesia eta Kontrabandisten Bidea

Ruta del Cinturón de Hierro y Ruta de los Contrabandistas - Álava Turismo

Burdin Hesia mendi-ibilaldirako ibilbidea da. Yermoko Andra Mariaren Santutegian hasten da, Laudio herrian. Ibilbide horrek uztartu egiten ditu mendi eta harenen paisaia ederraren erakargarritasuna eta Gerra Zibilean Bilbo defendatzeko eraiki ziren gotorleku eta lubakien hondarren interes historikoa.

Gerrako azpiegitura hori 1936. eta 1937. urteen artean eraiki zuten; bitxia bada ere, bertan ez zen borrokarik egon; izan ere, frankisten fronteak Gamiz-Fikan jo zuen erasoa, Bizkaiko hiriburuaren defentsa-lerroa hausteko.

Ezin hobeto seinaleztatutako bi ibilbide dira. Hainbat tokitan jarritako informazio-panelei esker, Laudio eta Arrankudiaga artean geratzen diren Gerra Zibilaren hondarrak ezagutu ahal ditugu, baita lubakiak eta metrailadore-habiak bisitatu ere. Horrez gain etnografia, historia, natura eta ondare arkitektonikoaren arloetan aberastasun handia gordetzen duen eremu bat deskubrituko dugu.

Hain zuzen ere, ibilbidean zehar hainbat karobi, kirikunausi eta elurtegi dago. Horien ondoan kartelak ditugu: halakoak zertarako eta nola erabiltzen ziren azaltzen digute, eta haraneko mitologiaren berri ematen digute.

Ibiltariak ibilbide luzea aukera dezake, 8,5 kilometroko luzera eta bi ordu eta erdiko iraupena dituena, edo ibilbide luzea, ia-ia hamahiru kilometro eta lau ordu eta erdikoa. Bi aukera horiek zirkularrak dira eta Yermoko Andra Mariatik eta Santa Luziaren baselizatik hasten dira. Leku horietara norberaren autoa erabiliz edo oinez heltzeko aukera dago.

Ausartenek Kontrabandisten Ibilbidea osatzearen erronkari aurre egin ahal diote. 20 kilometroko luzera eta sei orduko ibilaldia dituen bide hori Laudiotik Bilbora doa, antzina bidelapurrek eta estraperlistek erabiltzen zuten ibilbidean.

Informazio Gehiago

Laudioko Turismo Bulegoa
Lamuza Parkea, 11
Laudio

Telefono zenbakia
Posta elektronikoa
oficinadeturismo@laudio.eus

Behe-danboraldia (irailetik ekainera)
Ostiral eta larunbatetan: 11:00-13:00 eta 16:00-18:00
Igande eta jaiegunetan: 10:00-14:00
Bulegoa itxita egongo da abenduaren 25etan eta urtarrilaren 1etan eta 6an.

Goi-denboraldia (uztaila eta abuztua)
Egunero, 09:00-14:00 eta 16:00-19:00.

Kokalekua

Laudio Arabako lurralde historikoaren iparraldean dago, Gasteizetik eta Bilbotik 55 eta 24 kilometrora, hurrenez hurren. Hiri batetik zein bestetik ibilbiderik onena AP-68 hartzea eta gero A-625 errepidetik edo BI-625etik –hiri batetik edo bestetik– jotzea da.

Garraio publikoa erabiliz ere heltzeko aukera dago.

Irudiak