Inicio » Hontza Extrem
Has ezazu orain zure bidaia

GALTZEKO IBILBIDEAK

BIDEEN IBILBIDEA

XI.mendeko harresiak

ZENTZUMENEN IBILBIDEA

Cascada de Goiuri/Gujuli

BIZIPENEN IBILBIDEA

ATARIA - Centro de interpretación de los humedales de Salburúa

TRADIZIOZKO BIZIMODUAREN IBILBIDEA

Estanque Celtibérico y Torre Abacial Álava Turismo

OROITZAPENEN IBILBIDEA

Conjunto monumental de Quejana

PARKE NATURALEN IBILBIDEA

Parque Natural de Gorbeia

ERDI AROKO IBILBIDEAK

Conjunto Monumental de Antoñana

Hontza Extrem

Hontza Extrem - Álava Turismo

Hontzaextrem multiabenturako parke bat da eta kanpoko ekintzak gauzatzeko kontzeptu berri bat. Natura inguru batean dibertsioa eta abentura batzen ditu eta, horretarako, publiko guztientzako diseinatutako bertako ibilbideez disfrutatzeko aukera proposatzen du, entretenimendua eta, aldi berean, hezkuntza eta ikaskuntza eskainiz.

Abenturako parke honetara etortzeak, batez ere, esan nahi du naturarekin harreman zuzena edukitzea eta ingurumenarekiko errespetua praktikatzea. Hala, proposamen horiek gozatzeaz gain, bertara hurbilduko diren pertsonek inguruko basoetatik barrena paseo zoragarriak emanez eguna osa dezakete.

Instalazioen xedea da erabiltzaileak behar bezala desberdindutako hiru jardueretan parte har dezaten:

  • Zuhaitzei buruzko abenturako parkea. Parte hartzaileek jolasa abilezia, trebetasun eta abenturarekin nahasteko aukera ematen duten hainbat ibilbide eta eremu barne hartzen ditu -zubi tibetarrak, tirolinak, lianak, enbor kulunkariak, sare zubiak, nepaldarrak, tximu zubiak, etab.-.
  • Arku tiroa. Hemen milaka urteko arma honen punteria eta trebezia agerian jar daitezke.
  • Zuhaitz eskalada. Zuhaitzetan gora egiteko modu berri bat, segurtasun osoz eta zure gaitasunak erakutsiz.

Ordutegiak/Informazio Orokorra

Parkeak aparkaleku propioa, zerbitzu osagarriak (denda eta ludoteka), piknik eta bainurako gunera ditu. Hori guztia mugikortasun urriko pertsonentzat egokitua dago, baita gurpildun aulkian dauden pertsonentzat ere.

Hizkuntzak: gaztelania, euskara eta ingelesa.

Hontza Extrem
Oleta errepidera, z.g.
Cuadrilla de Gorbeia

Telefonoa

Azaroan, abenduan, urtarrilean, otsailean eta martxoan
Astelehenetik igandera 10:00etatik 18:00etara. Parkera sartzeko azken ordua 16:00ak dira.
Apirilean, maiatzean, ekainean, irailean, urrian
Astelehenetik igandera, 10:00etatik 19:00etara irekita. Parkera sartzeko azken ordua 17:00ak dira.
Uztail eta abuztuan
Astelehenetik igandera, 10:00etatik 20:00etara irekita. Parkera sartzeko azken ordua 18:00ak dira.

E-maila
info@hontzaextrem.com

Kokapena

Zentroa Gasteiztik 25 kilometrora dago. N-240 errepidetik gidatuz, A-623 eta BI-3941.

Loturak

Hontza Extrem

Irudiak