Inicio » Haitzetako Dolareak
Has ezazu orain zure bidaia

GALTZEKO IBILBIDEAK

BIDEEN IBILBIDEA

XI.mendeko harresiak

ZENTZUMENEN IBILBIDEA

Cascada de Goiuri/Gujuli

BIZIPENEN IBILBIDEA

ATARIA - Centro de interpretación de los humedales de Salburúa

TRADIZIOZKO BIZIMODUAREN IBILBIDEA

Estanque Celtibérico y Torre Abacial Álava Turismo

OROITZAPENEN IBILBIDEA

Conjunto monumental de Quejana

PARKE NATURALEN IBILBIDEA

Parque Natural de Gorbeia

ERDI AROKO IBILBIDEAK

Conjunto Monumental de Antoñana

Haitzetako Dolareak

Haitzetako Dolareak - Álava Turismo

Arabako Errioxa mahastien, upeltegien eta kalitatezko ardoaren sinonimoa da. Edari honek herri mediterraneoetako kulturan egiteko garrantzitsua izan du, erromatarrek beste produktu batzuekin batera –esaterako, olioarekin- ohiko kontsumoaren produktu bihurtu bazuten ere,. Dolarean mahatsa zanpatu eta olibak zapaltzen ziren, zukua lortu arte.

Haitzetako dolareak natura inguruan, mahastien artean, natura inguruetan sakabanatuta daude, normalean lurretik bi edo hiru metro azaleratzen diren hareharrizko arrokaren harea multzoen gainean (kasu baten batean lurraren altueran). Egoera horri esker gaur egun arte mantendu dira, azken urteotako luberritze masiboek horietako batzuk suntsitu eta desagerrarazi badituzte ere.

Dolarea, oro har, asko ezagutzen ez den egitura oso sinplea da, ardoa egiteko modurik arkaikoenekin zerikusia duena.

Gailendu beharrekoa: ardogintzaren jatorria.

Dolareak haien antzinatasunagatik punta-puntako historia ondarea izateaz gain, funtsezko gaiak hizpide ere badituzte, esaterako, lurraldearen okupazioa, ekonomia jarduerak, antolamendu geopolitikoa edo gizarte antolamendua feudalismoaren sorreran eta garapenean.

Arabako Errioxak, ekialdean, zehazki Bastidan, mahatsa zanpatzen duten haitzetako 12 dolare ditu, bisita daitezkeenak hain zuzen: Atxalde, Fonsagrada, La Torera, Las Piletas, Los Arenales, Marrate, ipar Montebuena (hori da ondoen kontserbatuta dagoena eta irisgarriena), hego Montebuena, Mugazabal, San Kristobal eta Santurnia.

Ordutegiak/Informazio Orokorra

Urte osoan zabalik.

Mapa de Localización de los Lagares

Kokapena

{loadposition mapa}

Loturak

Bastidako web orrian dolare bakoitzerako estekak daude. Dolare bakoitzak fitxa tekniko moduko bat dauka, dolarearen ezaugarriak, kronologia, etab. biltzen dituena.

Labar Dolareak

Irudiak