Gasteizko Nazioarteko Magia Jaialdia
Irailero Gasteiz, Nazioarteko Magia Jaialdiari esker (Magialdia), ilusionismoaren Europako hiriburua da. Zenbait egunetan, hirian 75 bat ikuskizun antolatzen dira eta munduko azti ospetsuenetako batzuk etortzen dira.
Jarduera gehienak espazio publikoetan egiten dira, Arabako hiriburuko kale eta plazetan, eta doakoak dira. Artistak hainbat herrialdetatik etortzen dira eta zentzumenetarako eta adimenerako ikuskizun estimulatzaileak eskaintzen dituzte.
Halaber, azken edizioetan Magialdia Arabako hiriburutik kanpora eraman da, lurralde historikoko herrietara magia ikuskizunak eta tailerrak eramateko eta, hala, usadio zaharreko “komikoen konpainia” bihurtu da.
Egitaraua askotarikoa da, eta, hainbat jardueren artean, ikasleentzako magia, magia tailerrak, magia tranbian, magia eta zinema, magia ibilbideak alde zaharretik barrena, magia duten erakusleihoak, etab. dauzka.
Informazio Gehiago
Kokapena
Gasteiz eta Araba