Inicio » Elizak eta santutegiak » San Juan Baseliza, Markinezeko Eliza Eta Koba Artifizialak
Has ezazu orain zure bidaia

GALTZEKO IBILBIDEAK

BIDEEN IBILBIDEA

XI.mendeko harresiak

ZENTZUMENEN IBILBIDEA

Cascada de Goiuri/Gujuli

BIZIPENEN IBILBIDEA

ATARIA - Centro de interpretación de los humedales de Salburúa

TRADIZIOZKO BIZIMODUAREN IBILBIDEA

Estanque Celtibérico y Torre Abacial Álava Turismo

OROITZAPENEN IBILBIDEA

Conjunto monumental de Quejana

PARKE NATURALEN IBILBIDEA

Parque Natural de Gorbeia

ERDI AROKO IBILBIDEAK

Conjunto Monumental de Antoñana

San Juan Baseliza, Markinezeko Eliza Eta Koba Artifizialak

San Juan Baseliza, Markinezeko Eliza Eta Koba Artifizialak - Araba

Bernedoko udalerriari dagokion Markinez herri txikian kultura eta historia aldetik interesa duten bi leku daude: San Juan baseliza, XIII. mendean eraikitako tenplu erromanikoa, eta gure garaiko lehen mendeetan pertsonentzako bizileku izan ziren koba artifizial batzuk. Bi leku horien artean distantzia laburra dago; beraz, bata bestearen ondotik bisitatu ahal dira.

Kultur Intereseko Ondasun deklaratutako San Juan baseliza Markinez herritik oso hurbil dago, behar bezala seinaleztatuta, herri hori eta Arluzea lotzen dituen errepidearen ondoan. Eliza erromaniko txikia da, gotikoranzko trantsizioa ageri duena; nabarmenak dira puntu erdiko arkuak, bai eta xake itxurako marrazkiak dituen dekorazioa ere.

Fatxada nagusian dagoen lauza bat da eraiki zeneko urtearen lekuko mutua: 1226.

Tenplu horretatik hurbil, Askana eta Larrea haitzetan zulatuta, koba artifizialak daude. Haitzulo horiek V. mendean hondeatu ziren, eta eremiten bizileku izan ziren, Santa Leocadiaren koban tailatutako erliebeek aditzera ematen dutenez: zaldi baten gainean dagoen emakume bat, Epona jainkosa irudikatzen duena, eta zutik dagoen gizon bat, otoitz egiten ari den fededun bat irudikatzen duena.

Burdin hesi batekin babestutako irudi horiek leku hori kristautu aurretik modelatu ziren, Mendebaldeko Inperio Erromatarraren azken uneetan.

Halaber, paisaiaren ikuspuntutik interesgarriak dira Markinezen inguruan dauden monolito bakartu batzuk.

Informazio Gehiago

Eskualdeko Turismo Bulegoa
Geltoki Kalea, z.g.
Antoñana, Álava

Telefono zenbakia

Larunbatetan maiatzetik urrira
10:30etik 14:30era | 16:30etik 19:00etara
Larunbatetan azarotik maiatzera arte
10:30etik 15:00etara
Igandeetan
10:30etik 15:00etara
Uztailean eta abuztuan
Egunero, 10:00etatik 14:30era | 16:30etik 20:00etara

Aste Santuan eta jai zubietan kontsultatu ordu bereziak.

Kokalekua

Autoz, Gasteiztik 35 minutura daude. Iristeko modurik azkarrena da A-2124 errepidea hartzea, Gasteizko Mendatea igaro eta Trebiñun Armentiako Bentetaraino joatea; bertan, ezkerretara jotzea, eta CL-127 errepidea hartzea Markinezeraino.

Irudiak