Inicio » Birding zentroak
Has ezazu orain zure bidaia

GALTZEKO IBILBIDEAK

BIDEEN IBILBIDEA

XI.mendeko harresiak

ZENTZUMENEN IBILBIDEA

Cascada de Goiuri/Gujuli

BIZIPENEN IBILBIDEA

ATARIA - Centro de interpretación de los humedales de Salburúa

TRADIZIOZKO BIZIMODUAREN IBILBIDEA

Estanque Celtibérico y Torre Abacial Álava Turismo

OROITZAPENEN IBILBIDEA

Conjunto monumental de Quejana

PARKE NATURALEN IBILBIDEA

Parque Natural de Gorbeia

ERDI AROKO IBILBIDEAK

Conjunto Monumental de Antoñana

Birding zentroak

Birding - Álava Turismo

Espainian erregistratuta dauden hegaztien erdiak baino gehiagok gure zeruak zeharkatzen dituzte urteko une batean edo bestean, eta Arabako medi eta haranak talaia apartak dira hegazti horiek behatzeko. Gainera, sai arrek, sai zuriek eta antzeko espezieek hemen Europako populaziok onenetako bat dute.

Arabak hegaztien sei behatoki dauzka, turismo-zerbitzu bikainekin (interpretazio-zentroak, seinaleztatutako bideak, eta arreta pertsonalizatua birdingaren zaletuentzat): Valderejo, Salburua, Ullibarri-Ganboako urtegia, Izki, Hegoaldeko Mendilerroak eta Guardiako aintzirak. Gune horietako bakoitzak ezaugarri eta berezitasun propioak dauzka.

Izkiko Parke Naturalak baso zabalak, mendiak, trokak eta hezeguneak gordetzen ditu, batere nabarmenak ez diren lekuak, sai arrea edo arrano beltza behatzeko; dena dela, parkeko izarra okil ertaina da, eta benetako erronka da bai hura behatuz gozatzen dutenentzat bai haren kontserbazioaren ardura dutenentzat, haren hazkuntza-eremuen lasaitasuna babestu eta zaindu behar duten heinean.

Okil ertaina deskubritu nahi dutenek ibilbide ornitologikoei buruzko informazioa eskura dezakete Izkiko Parketxean, Korresen.

Ullibarri-Ganboako urtegia, Gasteizetik oso hurbil, interes handiko beste gune bat da. Bertan hainbat espezieren bizitza behatu ahal dugu, adibidez kopetazuri, murgil eta txilinportena, edo koartza gorriarena ere bai. Mendixurreko Parke Ornitologikoa da hegaztiak ikusteko gune nagusia, eta bi bidezidorrek bi behatoki egokitutan sartzeko aukera ematen dute.

Informazio Gehiago

Hegazien behaketerako guneei, seinaleztatutako ibilbideei, informazio-guneei eta bertako zerbitzuen orduei buruzko informazio guztia hemen aurki daiteke: www.birdingeuskadi.net

Ataria, Salburuko hezeguneen interpretazio zentroa
Biosferaren pasealekua 4, Vitoria-Gasteiz

Telefono zenbakia

Guardiako Turismo bulegoa
Garcetas etxea, Guardia

Telefono zenbakia

Izki Parkeko Birding Bulegoa
Korres

Telefono zenbakia

Valderejoko Bulegoa
Lalastra

Telefono zenbakia

Ullibarri-Gamboko Bulegoa
Garaioko Parke Probintziala

Telefono zenbakia

Mendixurreko Parke Ornitologikoa
Mendixur-Garaio

Telefono zenbakia

kokalekua

Sei birding gune horiek Arabako beste hainbat eskualdetan daude; bertara heltzea erraza da Errepideen Foru Sarea erabiliz. Gune horien kokalekuak mapa honetan kontsultatu ahal dira.

Enlaces

Birding Euskal Herrian

Irudiak