Inicio » Beste Jai Batzuk
Has ezazu orain zure bidaia

GALTZEKO IBILBIDEAK

BIDEEN IBILBIDEA

XI.mendeko harresiak

ZENTZUMENEN IBILBIDEA

Cascada de Goiuri/Gujuli

BIZIPENEN IBILBIDEA

ATARIA - Centro de interpretación de los humedales de Salburúa

TRADIZIOZKO BIZIMODUAREN IBILBIDEA

Estanque Celtibérico y Torre Abacial Álava Turismo

OROITZAPENEN IBILBIDEA

Conjunto monumental de Quejana

PARKE NATURALEN IBILBIDEA

Parque Natural de Gorbeia

ERDI AROKO IBILBIDEAK

Conjunto Monumental de Antoñana

Beste Jai Batzuk

Beste Jai Batzuk

Bastida

Bastidako Artzainen Gurtza Erdi Aroan ezarritako arabar tradizio ezin ederragoa da. Artzain segizioa da jaiaren funtsezko osagaia, eta talde bik osatzen dute: gizonezko artzainenak eta emakumezko artzainenak. Lehena hamaika mutilek osatzen dute, “Katximorro” izenekoa buru dutela, eta bigarrena sei neskak, denak jantzi tipikoak jantzita, eta artalde txikia lagun dutela, taldeei nortasuna eta giroa emateko.

Jaia segizio hori herriko kaleetatik dantzan eta gabon kantak abesten abiatzen denean hasten da, udaletxera iritsi arte, udalbatza gurtzan parte hartzera gonbidatzeko. Agurra eginda, agintariek, artzainek eta ikusleek osatutako segizioa parrokia elizara abiatzen da eta hor oilar-meza egiten da, dantzak eta gabon kantak eten gabe. Eskaintzaren unean, “Katximorro”k bildots bizi bat eskaintzen du, horri buruzko bertso hunkigarriak abestuta.

Meza amaitutakoan, segizioa herriko plazara itzultzen da eta Jaiotza Bizidun tradizionala dago han. Sute handia pizten da han eta “Haurraren zopak” izenekoak prestatzen dira, Ama Birjina adeitsua antzezten duen gazteari eskaintzeko. Antzina agintariei eta ikusleei ere oparitzen zitzaizkien zopak.

1996an, Bastidako Artzainen Gurtza “Interes Turistiko Nazionaleko” jaia izendatu zuten.

Oion

Urtarrilaren 21 eta 22an, Oion herriko San Bizente eta San Anastasio jaian, beste pertsonaia bitxi bat da protagonista: “Katxi”. Pertsonaia bitxi hori, soineko luze gorri eta berdea jantzita, zaindariaren jaietako protagonista da 1676. urtetik. Agintariekin batera herritik egiten duen paseoan, ‘Katxi’ lurretik iraulkatzen da zenbaitetan hiriko bandera haren gainetik astintzen den bitartean.

Zalduondo

Arabako inauteri berezi eta zaharrenetako bat aurkitzeko Zalduondora jo behar dugu. Haiek ere protagonista nagusi bat dute: “Markitos”, gaitz guztiak gorpuzten dituen tamaina naturaleko pertsonaia bat. Asto baten gainean erakusten da herriko kaleetatik eta, epaitua izan ondoren, sutean erretzen dute. Haren ondoan beste pertsonaia tipiko batzuk doaz, hala nola kale garbitzailea, errauts banatzailea, porreroak, ardiak eta hartza.

Inauteriak eta Aste Santua

Inauterietako asteburuan karroza desfileak egiten dira Gasteizko kaleetan. Inauteri igandearen aurreko ostegunean “Ostegun gizena” eguna ere ospatzen da. Mozorrotutako ikasle taldeek Arabako hiriburutik abestu eta amaitzeko kontzertu bat eskaintzen dute Foru plazan.

Bestalde, Ostegun Santutik Berpizkunde Igandera arte, lurraldeko zenbait herritan, prozesioek Jesukristoren heriotza eta berpizkundea gogoratzen dituzte. Adibide bi Gasteizko eta Guardiako prozesio desfileak dira.

Lagranen, jaitsiera antzeztu ondoren, prozesioan irteten dira, oinak kateatuta penitentzia arrastatzen duten “zirineo”ekin. Haien isiltasuna kateen zaratak baino ez du hausten. Berpizkunde Igandean “Judasen erreketa” ezagunera joan daiteke. Tradizio hori Mañuetan eta Gesaltza Añanan ere ospatzen da.

Gatz Haraneko azken herri horretan, Judas asto baten gainean herritik eraman ondoren, “intsusa” batetik urkatzen dute plazako izkina batean. Hamabietan prozesioa hasten da, bitan banantzen dena, ondoren estandarteen topaketak egiteko. Azkenik, Jesukristo berpiztuaren eta haren ama Andre Mariaren pausoen topaketa gertatzen da, eta gazteek su ematen diote Judasi, musikaren doinuan.

Guardia

Ekainaren 23 eta 29 artean, normaltasunak alde egiten du Guardiako kaleetatik, dena bihurtzen da zalaparta eta poza, San Juan eta Pedro bertako zaindarien jaiak ospatzen dira. Guardia jendez gainezka egoten da. Ekainaren 23an eguerdiko ordu batean, kanpaiek jo eta txupinazoak jaien hasiera iragartzen du. Udaletxeko balkoian bandera igotzen da, dultzainen soinuaren eta suzirien zarataren artean, eta orduan hasten diren jaiak azken trakarekin eta upelaren ehorzketarekin amaituko dira.

Baina Guardian pozak eta zalapartak ez ezik, tradizioek ere toki garrantzitsua betetzen dute. Ekainaren 23an bertan, arratsaldeko lehen orduan, dantzariak, “Katximorro” buru dutela, alkatearen eta errejidore sindikoaren bila joaten dira segizio bitxi bat osatuta, eta plazaraino eramaten dituzte. Han, Guardiako bandera jaisten dute.

Jaitsiera balkoitik kalera egiten da zuzenean, eta udaleko langile batek jasotzen du, errejidore sindikoari emateko. Ondoren, lore eskaintza egiten da. Gero, gonbidatuak eta udalbatza, dantzariak, “Katximorro” eta dultzaineroak aurrean dituztela, San Juan elizarantz abiatzen dira.

Elizara iritsita, hiriko bandera eskaintzen diete Pilareko Andre Mariari eta Zaindari Santuari, banderaren inarrosketaren zeremonia tradizionalaren bidez. Zalaparta hori guztia ekainaren 29an amaitzen da ‘upelaren ehorzketa’ eginda eta, azken trakaren burrunbarekin, jaiak hurrengo urtera arte amaitzen dira.

Bilar

Sorginaren Etxola trikuharria Euskadiko trikuharririk garrantzitsuenetako bat da, seguruenik inguru osoko handiena eta hoberen kontserbatu dena da. Jaien bezperan, Abuztuko ama birjinaren inguruan, akelarre bat egiten da trikuharriaren inguruetan; antzezpen bat, akerrarekin, sorginekin…

Sorginek egiten dute akelarrea –“akerraren larrea” euskaraz- Bilarreko Sorginaren Etxola trikuharrian. Zerua izartsu dago, txalapartaren musika –perkusio instrumentu tradizionala- etengabe entzuten da eta sutea inguratzen duten taldetxoetan berehala gertatuko denaz hitz egiten da ahopeka: Sorgina jaitsiko da elizako dorretik udaletxeraino. Bilarreko jaiak abiatzeko seinalea da.

Laudio

San Roke jaiek oso luzeak izateko ospea izan dute beti, abuztuaren 15ean hasi eta ia hila amaitu arte amaitzen ez direlako. San Roke eguna, abuztuaren 16a, jaietako egunik garrantzitsuena da eta, beraz, jarduera asko antolatzen dira. Abuztuko azken larunbatean, odoloste eguna ospatzen da. Jende asko bertaratzen da produktu hori dastatzeko, eta jaiak gau osoa dirau.

Bestalde, 1977az geroztik untxi gisatu eta patata tortilla lehiaketa gastronomiko oso ezagun eta ospetsua antolatzen da.

Elciego

Elciegoko zaindariaren jaiak eta Plazako Ama Birjinaren prozesioa dira herriko jairik garrantzitsuenak. Irailaren 8an da hiriko jaia. Aurreko igandean, elizan, jaiak iragartzen dira, pertsona ezagun batek egindako pregoiarekin. Ekitaldi hori “Los Ilustres” koadrila hasi zen antolatzen, 1988 aldera, eta etenik gabe egin dute haiek 2000 arte. Urte horretan Udala bera hasi zen hura kudeatzen.

7an, lore eskaintza egiten zaio Plazako Andre Mariari eta ondoren jaiak iragartzen dituen suziria jaurtitzen da. Plaza Nagusia goitik behera apaintzen da eta “Barrihuelo” blusak protagonista dituen zalapartari batzen zaio, besoak gora, purua ehoan, bistatik galdu gabe udaletxera iritsi eta agurtzera jaitsi arte. Orduan, musika banda, gaita-jotzaileak eta buruhandiak plazatik abiatzen dira “kalejira” tradizionala egitera.

Irailaren 8a egunik handiena da eta Plazako Ama Birjinari eskainita dago. Prozesioak, mezak eta egiten diren eskaintzek izaera berezia ematen diote egun horri, dena musika giro apartak inguratuta, gaita-jotzaileekin, dantzekin, bandarekin eta agintariekin, eta hiriko herritar bakoitzak beretzat hartzen du. Zeremonia horren erritualaren antzinakotasuna 1885eko irailaren 6ko akta batean dago jasota.

Besteak beste, entzierroek, berbenek, lehiaketek, emanaldiek eta zezensuzkoak alaitzen dizkiete egunak eta gauak txiki eta nagusiei, 11ra arte. Egun horretan, “Barrihuelo”k, nekatuta bera ere, “datorren urtera arte” esango digu, denek maite duten ekitaldi batean. Ekitaldi horretan, jaietan ikusi dituen gertaera eta pasadizoak birpasatzen ditu, “Barrihueloren ehorzketa” eta deritzo.

Loturak

Vitoria-Gasteizko Jaiak

Arabako Beste Toki Batzuetako Jaiak

Irudiak