Maroñoko Urtegia
Maroñoko urtegia, izen bereko herrian kokatzen dena eta Aiarako udalerrikoa dena, Arabako iparraldearen haran honen gainean dagoen mazela malkartsuen eta haitz bertikalen mendikateak, Salbada mendizerrak, babesten du.
Inguru eder honek zelai berdez inguratutako espazio ireki zabalak ditu.
Gune honen xarmak askotarikoak dira. Arabar askok ez dituzte xarmok ezagutu ere egiten eta paisaia, zalantzarik gabe, lehenengoa da: Izoria ibaitik datozen urtegi honetako urak inguruari esker Arabako eta Euskadiko bistarik ederrenetako bat eskaintzen dute. Urte sasoi bakoitzak koloreak eta formak moldatzen ditu eta xarma berezia dauka.
Laurogeita hamargarren hamarkadaren hasieran eraikitako Maroño urtegitik gertuko tontorrak ikusten dira, esaterako, Tologorri, Ungino eta Eskutxi, 1.180 metroko altuerarekin Salbada mendizerrako muga. Halaber, pinuek, aritzek eta zuhaixkek ostatutako inguru basotsu ederra ikustekoa da.
Martxoa eta iraila bitartean arrantza praktikatzeko aukera lekuaren beste eragingarri bat da: urak eusten dituen presagainak jarduera horren zale ugari biltzen ditu, lutxoa, espezie ugariena, edo amuarraina harrapatzen saiatzen direnak hain zuzen. Halaber, baldintza meteorologikoen ondotik mendizerra igaro ezin duten hegazti migratzaileek aterpe gisa erabiltzen dute urtegia.
Laburbilduz, Maroñok natura inguru batean eguna igaro eta gozatzeko eta bertako bideetatik ibiltzeko baldintza aproposak biltzen ditu. Horrez gain, mahaiak eta erretegiak barne hartzen dituen zona egokitua eskaintzen dio bisitariari, Nerbioiko Parke Lineala amaitu arte, Arrakundiagatik Delikara doan 33 kilometroko ibai ibilguaren paseo paraleloa.
Argibide gehiago
Non dagoen, nola iritsi
Maroñoko urtegia Gasteiztik eta Bilbotik 46 eta 35 kilometrora dago, hurrenez hurren. Arabako hiriburutik abiatuz gero, N-622 errepidea hartuta iristen da, gero AP-68 eta A-624 errepideekin lotzeko; Bizkaiko hiriburutik, berriz, biderik onena AP-68 eta A-625 errepideak hartuta egiten da. Bi kasuetan, Amurrion Arespalditza norabidea hartzen da, Murga industrialdearen altueran ezkerrera egingo dugu (Izoria norabidea), aurrera eginez urtegira iritsi arte.