Inicio » Barnealdeko Hondartzak Eta Urtegiak
Has ezazu orain zure bidaia

GALTZEKO IBILBIDEAK

BIDEEN IBILBIDEA

XI.mendeko harresiak

ZENTZUMENEN IBILBIDEA

Cascada de Goiuri/Gujuli

BIZIPENEN IBILBIDEA

ATARIA - Centro de interpretación de los humedales de Salburúa

TRADIZIOZKO BIZIMODUAREN IBILBIDEA

Estanque Celtibérico y Torre Abacial Álava Turismo

OROITZAPENEN IBILBIDEA

Conjunto monumental de Quejana

PARKE NATURALEN IBILBIDEA

Parque Natural de Gorbeia

ERDI AROKO IBILBIDEAK

Conjunto Monumental de Antoñana

Barnealdeko Hondartzak Eta Urtegiak

Uribarri Ganboako eta Urrunagako urtegiek ingurumen eta aisia espazio interesgarria osatzen dute. Lehenengoaren inguruan urtegiaren ertzetik oinez edo bizikletaz zailtasunik gabe ibiltzeko bidea edo ibilbide berdea dago. Halaber, urtegia ertz batetik bestera egurrezko kai txiki eta dibertigarri baten bidez gurutza dezakezu.

Urrunaga, “Legutioko urtegia” edo “Santa Engrazia urtegia” izenarekin ere ezagutzen dena, arrantzaleek asko estimatzen duten natura espazio bat da. Urtegiaren ertzetan, gainera, Sorgimendi eta Zabalaingo jolas guneak topatuko dituzu.

2002. urtean urtegiaren hegoaldeko adarrak Nazioarteko Garrantzizko Hezeguneen Zerrendan (Ramsar) sartu zituzten. Halaber, Urrunagako eta Uribarri Ganboako urtegiak Europar Batasunaren Intereseko Leku izendatu zituzten, oso garrantzitsuak zirelako uretako inguruneari lotutako flora eta faunaren espezieen zaintzarako.

Urtegi horietan espezie mehatxatuak edo banaketa area mugatua duten espezieak egotea kontserbaziorako beste balio bat da (baso igel jauzkaria, bisoi europarrak, uhalde enara, zikoina beltza edo txorizezena, etab.).

[module-470]