Inicio » Archivo de actualiza
Has ezazu orain zure bidaia

GALTZEKO IBILBIDEAK

BIDEEN IBILBIDEA

XI.mendeko harresiak

ZENTZUMENEN IBILBIDEA

Cascada de Goiuri/Gujuli

BIZIPENEN IBILBIDEA

ATARIA - Centro de interpretación de los humedales de Salburúa

TRADIZIOZKO BIZIMODUAREN IBILBIDEA

Estanque Celtibérico y Torre Abacial Álava Turismo

OROITZAPENEN IBILBIDEA

Conjunto monumental de Quejana

PARKE NATURALEN IBILBIDEA

Parque Natural de Gorbeia

ERDI AROKO IBILBIDEAK

Conjunto Monumental de Antoñana

WALKING & RUNNING

Walking & Running-ek zazpi ibilbide eskaintzen dizkizu, bat Araba osatzen duten eskualde edo kuadrilla bakoitzeko, mendi ibilaldiak, running-a edo trail runnig-a egiteko. Ibilbide guztiak igarotzen dira oso irisgarriak diren paisaia zoragarrietatik zehar, zeinak kokagune estrategikoetan baitaude daukaten interes turistikoagatik eta espazio babestuak izateagatik. Azkar, etor zaitez Arabak eskaintzen dizun paisaia eta kultura dibertsitatea ezagutzera!

TURISMO IRISGARRIA ARABAN

Arabako ateak irekita daude bidairi guztiei, batik bat mugikortasun urria edota dibertsitate funtzionala duten horiei. Zure esku jartzen dugu hurrengo gida, informazio turistiko egokitua eskaintzen duten eta turismo irisgarrirako balditzak betetzen duten leku, baliabide eta jarduerei buruzko informazioa biltzen duena.

IBILBIDEAK MOTORREAN ARABAN BARNA

Badakizu Araba dela N-1 errepideko erreiak bikoiztuta dauden lurralde bakarra? Iparraldetik bazatoz, minutu batzuetan zeharkatuko duzu Araba. Baina inorako presarik ez badaukazu… Zergatik ez duzu zeharbidea hartzen bihurgune batzuk gehiago gozatzeko eta gu hobeto ezagutzeko? Lau proposamen desberdinak egiten dizkizugu paisaia naturalak disfrutatu ahal izateko, eta gainera gure lurraldeko kultura eta gastronomia sakonki ezagutzeko aukera izango duzu.

IZAR GIDA HEDAGARRIA

Non bazkaldu? Atsedena non hartu? Kafe bat hartzeko
leku lasai bat? Non daude delicatessen hoberenak?
Erantzunak gida honetan aurkituko dituzu.

VITORIA-GASTEIZ IZAR GIDA

Esperientzia ahaztezina eskaini nahi dizugu. Horregatik,
Gasteizko kaleak bisitatzera gonbidatu nahi zaitugu,
gasteiztarrok gehien maite ditugun lekuak ezagutzeko;
alegia, hiriaren bereizgarri diren lokalak.

ARABAKO LAUTADAKO IBILBIDE ZIKLOTURISTA HANDIA

Bizikleta gainean oso erraza da Araba ezagutu eta Arabaz gozatzea; edonoren eskura dagoen esperientzia da. Horregatik, gugana jakinminez datorren bidaiariari Arabaren zati bat ezagutzeko aukera eskaini nahi diogunez, ibilbide zirkular handi bat diseinatu dugu, askotariko paisaien erakusgarri diren sei ibilbide izugarri ederretan barrena.

IBILBIDE BERDEEN SAREA

20 urte baino gehiago dira Arabako Foru Aldundia tokiko erakundeekin batera lanean ari dela, Arabako Ibilbide Berdeen Sarea gauzatu ahal izateko. Sare honek xendazaletasunarako eta txirrindularitzarako zuzendutako 1000 km baino gehiago eskaintzen ditu. Informazio guztia liburuxkan.

ARABAKO ERRIOXA GOZATZEKO PLANEN GIDA

Familiarekin, bikotearekin edo lagunekin! Ardotako munduaz gozatzea? Gastronomiarik onena dastatzea? Gure herrietatik paseatzea ala paisaia ikaragarriak aurkitzea? Gustuko duzun guztirako, zuri eskaintzeko milaka plan ditugu: desberdin, dibertigarri eta ezabaezinak.

GALBIDE TXOKOAK ARABAN

Arabako natura eta historia ondareak leku liluragarri ugari ditu errutinatik deskonektatzeko eta bizipen paregabeak izateko. Aurkezten dizkizugun Galtzeko Moduko Bazterrak giroan, paisaian, herritarren artean, historian, kulturan … murgiltzera gonbidatzen zaituzteten Arabako lekuetako batzuk baino ez dira.

ARABAKO MAPA IRISGARRIA

Ikusmen murriztua edo ikusmen gabezia pairatzen duten herritarrentzako diseinatutako mapa. QR kode bat dauka hamar baliabide turistikoren testu idatzi eta audio bidezko informazioarekin. Informazioa espainolez, ingelesez, frantsesez eta euskaraz eskuragarri.

ARABAKO MAPA TURISTIKOA

Parke naturalen, golf zelaien, ondare historikoaren, museoen, turismo bulegoen eta ostatuen informazioa barnebiltzen duen mapa turistikoa.

ARABAN GALTZEKO 6 IBILBIDE

Arabak bazter liluragarriak dauzka, haietan arnasa sakon hartu, begiak itxi eta burua nahiz bihotza irekitzeko… Horregatik, bazter horietan guztietan galtzea da Araba ezagutzeko erarik onena. Jarraian proposatuko dizkizugun sei Touring ibilbideen bitartez sentsazio intimo eta sakonak bizitzera bultzatuko zaituen lurralde batean murgiltzera gonbidatuko zaitugu.

ALAVESEN LURRALDEA

Arabako Foru Aldundiak eta Vitoria-Gasteizko Udalak ongietorria egin nahi dizugu futbolaren inguruko asteburu guztiz atsegingarriaz goza dezazun. Gidaliburu honen bidez, bidea erraztuko dizugu zure bidaiaz gozatu eta etekin handiena atera diezaiozun gure hiriburuan, Gasteizen, zein Arabako lurralde osoan.

FAMILIA TURISMOA

Arabak, txikia izan arren, kontraste ugari ditu paisaia aldetik. Era berean, eskaintza zabala du turismo baliabideei dagokienez. Horrek helmuga desberdina eta dibertigarria egiten du familia osoarentzat. Liburuxka honetan familiarekin opor apartak bizitzeko beharrezkoa den informazio guztia aurkituko duzu.

GALDU ZAITEZ ARABAN BARRASKILO ETA PERRETXINEKIN

Liburuxka hau bereziki haurrei zuzenduta dago. Arabako koadrila desberdinak bultzatzea du helburu probintzia esploratzeko jakin-mina bultzatuz.

ARABAKO GASTROGIDA

Gastronomia arabarraz gozatzeko, plater tipikoak eta sorrera berriak aurkitzeko, funtsezko lehengaiak ezagutzeko eta jatetxerik onenak eskura izateko informazio erabilgarria biltzen duen gidaliburu gastronomikoa. Arabako ardo eta txakolinaren inguruko informazioa ere eskuragarri.
On egin!

AUTOKARABANEN TURISMOA ARABAN

Gida honek informazio erabilgarri eta praktikoa jartzen du eskura autokarabanan hainbat esperientzia bizi eta Arabako Lurralde Historikoa ezagutzeko.
Ongi etorri.

ERDI AROKO IBILBIDEAK ARABAN

Mahastien eta harresien artean kotxez egiteko hiru ibilbide proposatzen dizkizuegu, Erdi Aroarekin loturiko herriak eta intereseko hainbat gune batzuk ezagutu ditzazuen, hala nola, Artziniega, Laguardia, Gatz Harana, Santa Katalinako Lorategi Botanikoa edota Alaitzako eta Gazeoko horma-pintura gotikoak.

BASKET LURRALDEA

Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak ongietorria eman nahi dizu saskibaloi egun batzuez goza dezazun. Gidaliburu honen bidez, bidea erraztuko dizugu zure bidaiaz gozatu eta etekin handiena atera diezaiozun gure hiriburuan, Gasteizen, zein Arabako lurralde osoan.

LABRAZAKO HIRIBILDUA.

Harresi bizia izenez ezagutzen da, eta Europan ondoen kontserbatzen direnetako bat da, Hiri Harresituen Nazioarteko Elkartearen iritziz. Hiribildua inguratzen duten defentsarako harresiak XII. mendearen azken hamarkadakoak dira eta, oraindik ere, oso egoera onean daude bertako biztanleei esker, belaunaliz belaunaldi beren etxe bihurtu baitituzte.

Bilaketa hitzak:Villa de Labraza

AÑANAKO GATZHARANA.

Añanako Gatz Harana Kultura Intereseko Ondasun izendatuta dago eta Europa Nostra 2015 Saria du. Gatz paisaia aparta da, bakarra munduan, milaka plataforma edo larrainez, iturburuz, ubidez, putzuz eta biltegiz osatua. Añanako gatzagak munduan diren gatz lantegi zaharrenak dira, izan ere, 6.500 urte baino gehiago daramatzate “urre zuria” etengabe ekoitzen.

Bilaketa hitzak: Valle Salado

AIARATARREN HILOBIA.

Kexaako monumentu multzoa Ondasun Kultural Kalifikatu izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak. Honakoek osatzen dute: jauregia, eliza, komentua eta dorre handia. Dorre-kaperan kontu handiz gordetzen da Pedro López de Ayala Aiarako jaunaren eta haren emazte Leonor de Guzmánen hilobia, harzurian egina.

Bilaketa hitzak: Monasterio de Quejana

ALAITZAKO ETA GAZEOKO HORMA PINTURAK.

Bi altxor Arabako Lautadako eliza margotuen artean. Alaitzako Jasokundeko Andra Mariaren elizaren barruan pintura gorrixka misteriotsu eta baliotsuak daude; horietan, XIV. mendeko gerra ikuskizunak dira nagusi. Bestalde, Gazeoko San Martin Tourskoaren elizako pintura polikromatuak erlijio gaiko gotiko linealaren adibide ezin hobeak dira.

Bilaketa hitzak: Iglesia de la Asunción. Iglesia de San Martín de Tours.

LANDAKO PROBINTZIA PARKEA.

Ur gezadun Landako hondartzak nazioarteko Bandera Urdina du. Ingumen balio handiko hezegunea da, eta bainulari, mendi ibiltari eta txirrindulariek harmonian egoten dira han erkametz baso, errekastoetako landaredi eta ur xafla handiekin batera.

Bilaketa hitzak: Parque Provincial de Landa

VALDEREJOKO PARKE NATURALA

Amilburu harritsutan amaitzen diren magal aldapatsuez inguratutako haran zabal eta altua. Honela labur daiteke Valderejoko paisaia. 1992. urtean Parke Natural izendatu zuten. Parke arabarren artean txikiena bada ere, ekosistema eta paisaia zoragarriak daude ikusgai.

Bilaketa hitzak: Mirador Izki

IZKIKO PARKE NATURALA.

Izki oasi natural paregabea da, 1998an parke natural izendatua. Biodibertsitate oparoa aurki daiteke haren 9.143 hektareetan, elkarrekin batera baitaude amezti basoak, pagadiak, artadiak, haltzadiak, urkidiak, lertxundiak edo hariztiak eta harrizko mendiak, hala nola, Durruma Kanpezuko La Muela, Soila, Hornillo, Arboro …

Bilaketa hitzak: Mirador Izki

ARABAKO ARTE EDERREN MUSEOA.

Arte Ederren Museoa Gasteiz erromantikoaren ikurretako bat da. Egoitzak, hots, Augustin-Zulueta jauregiak, arte espainiarraren XVIII. eta XIX. mendeetako bilduma baliotsu bat du gordeta, bai eta, euskal artearen 1850-1950 aldiko lanak ere, hala nola, Iturrino, Regoyos, Zuloaga, Díaz de Olano edo Amaricarenak.

Bilaketa hitzak: Museo de Bellas Artes de Álava

ARABAKO ARMA MUSEOA.

Arabako Arma Museoa Ajuria Enea Jauregiaren ondoko eraikin batean dago. Haren bilduman historiaurreko eta Erdi Aroko armak, XV. mendeko piezak eta Gasteizko guduan erabilitako objektu eta armak aurki daitezke. Era berean, XIX. mendearen bukaeratik XX. mendearen hasierara bitarteko arma produkzio garrantzitsua dago ikusgai.

Bilaketa hitzak:Museo de Armería de Álava

BIBAT FOURNIER KARTA MUSEOA.

Bendaña jauregian dago, XVI. mendeko eraikin batean. Lehenengo postuan dago Munduko karte museoen zerrendan. Arabako Fournier Karta Museoak kartek izan duten bilakaera erakusten digu, jatorritik hasita gaur egunera arte, kontinente guztietako karta sortekin. Era berean, Heraclio Fournier karta sorta espainiarraren sortzailearen antzinako makinak ditu.

Bilaketa hitzak: BIBAT Fournier de Naipes

GASTEIZKO AZOKA PLAZA.

Gasteizko azoka plaza berriak tradizioa eta kalitatea bildu ez ezik, oraindik ere herri plazaren izaera gordetzen du. Izan ere, produktu fresko hoberenak dituzten ohiko salmenta postuez gain, honakoak daude han: bertoko produktuen eta produktu ekologikoen lokalak, gastronomia zabalkunde eta prestakuntzarako enogastronomia areto bat eta erabilera askotarako terraza bat.

Bilaketa hitzak: Mercado de la Plaza

SANTA KATALINA LORATEGI BOTANIKOA.

Santa Katalinaren antzinako monasterioaren aurrietan lorategi botaniko bat dago, bost kontinenteetako ia mila espezie autoktonorekin. “Starlight” Izar Parke izendatu zuten, eta leku paregabea da naturaz eta behaketa astronomikoaz gozatzeko.

Bilaketa hitzak: Jardín botánico de Santa Catalina

GASTEIZKO SANTA MARIA KATEDRALA.

Gasteizko Santa Maria Katedrala lehendik zegoen XIII. mendeko beste lan baten gainean eraiki zen, eta XIV. eta XV. mendeetan hainbat fasetan bukatu zuten eraikitzen, estilo gotikoarekin. Zaharberritze Plan berritzaileari esker Europa Nostra Sari Berria izan du, Europar Batasunak kultura ondarea kontserbatze eta hobetze arloan ematen duen saria.

Bilaketa hitzak: Catedral Santa María

EL FABULISTA UPELTEGIA.

XV. mendeko upeltegi hau lurpean dago, Felix Mª Samaniego alegialaria jaioetxearen, hau da, Guardiako hiribilduan izen bera duen jauregiaren azpian. 7 metro sakonean hiru zulo paralelo daude, elkarri lotuta, ardoak egin, ondu eta dastatzeko.

Bilaketa hitzak: Bodega El Fabulista

EGUREN UGARTE UPELTEGIA.

Guardian, Toloño mendilerroaren magalean, 130 hektarea mahastiz inguraturik dagoen lurpeko upeltegia dugu Eguren Ugarte. Bi kilometro edo gehiagoko luzeran kobak ditu, gehienak eskuz zulatuak, baita 4.000 upel ere, hainbat gelatan jarrita. Bisitaldiak 1870etik ardoaren nekazaritzan ibili diren sei belaunaldi gogorazten digu.

Bilaketa hitzak: Eguren Ugarte