Inicio » Arma Museoa
Has ezazu orain zure bidaia

GALTZEKO IBILBIDEAK

BIDEEN IBILBIDEA

XI.mendeko harresiak

ZENTZUMENEN IBILBIDEA

Cascada de Goiuri/Gujuli

BIZIPENEN IBILBIDEA

ATARIA - Centro de interpretación de los humedales de Salburúa

TRADIZIOZKO BIZIMODUAREN IBILBIDEA

Estanque Celtibérico y Torre Abacial Álava Turismo

OROITZAPENEN IBILBIDEA

Conjunto monumental de Quejana

PARKE NATURALEN IBILBIDEA

Parque Natural de Gorbeia

ERDI AROKO IBILBIDEAK

Conjunto Monumental de Antoñana

Arma Museoa

Arma Museoa

Hirurogeietan Felix Alfaro Fournierrek arma eta zenbait objekturen bilduma eman zion Arabako Foru Aldundiari eta haiek dira Arabako Arma Museoaren jatorria. Bilduma hori ondorengo hamarkadetan handitu zen erosketa eta beste dohaintza batzuen bidez.

“Gobeo-Gebara-San Juandarren armarridun etxea”, hirigune historikoko zaharberritutako eraikina da eta, 1966an, Arma Museoaren eta Arkeologia Museoaren egoitza bateratua bihurtu zen, baina berehala ikusi zen ez zegoela toki nahikorik erakusketa bientzat. Hala, eta Arabako Foru Aldundiak Ajuria Enea jauregia eskuratu ondoren, atxikitako eraikinak egokitu egin ziren, 1975az geroztik, Arma Museoa behin betiko hartzeko.

Bilduma batez ere Historiaurretik XX. mende hasierara arteko eraso eta defentsarako armek, eta haiei lotutako hornidurek osatzen dute, baita informazio osagarria ematen duten objektu batzuek ere. Solairu bitan dago banatuta eta irizpide kronologikoen arabera ordenatu da.

Afrikako, ekialdeko eta arabiar herrietako armei buruzko sail batek pieza mota asko erakusten ditu, Erdialdeko Afrikatik ateratako historiaurreko lantzetatik XVI. mende amaierako samuraien japoniar armadura baliotsuenetaraino.

Museoak 1813an gertatu zen Gasteizko Batailari buruzko atal berezi bat dauka. Independentzia Gerra amaitzear zegoen, eta armada ingeles, espainol eta portugesa erretiratzen ari zen frantses armada garaitu zuen bertan. Gerra atal horren berri emateko, bertan parte hartu zuten pertsonaia batzuen erabilera pertsonaleko objektuak, erabilitako armak, eta unerik erabakigarrienen maketak eta dioramak erakusten dira.

Arabako Arma Museoa oso garrantzitsua da, bildumaren garrantziagatik ez ezik, Euskal Herrian XIX. mende amaieraren eta XX.aren hasieraren artean egon zen arma produkzio handia ere erakusten duelako. Orduan arma tailer eta fabrika asko sortu ziren eta haiek ere badute euren tokia erakusketa horretan.

Argibide gehiago

Arma Museoa
Frai Frantzisko pasealekua, 3
01007 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa

Asteartetik larunbatera
10:00-14:00 eta 16:00-18:30
Igande eta jaiegunetan
11:00 – 14:00
Astelehenetan itxita (jaiegunetan izan ezik)
Jaiegun ondoko astearteetan, itxita

Kokapena

Loturak

Oso informazio osoa esteka honetan

Irudiak