Inicio » Arabako beste produktu batzuk
Has ezazu orain zure bidaia

GALTZEKO IBILBIDEAK

BIDEEN IBILBIDEA

XI.mendeko harresiak

ZENTZUMENEN IBILBIDEA

Cascada de Goiuri/Gujuli

BIZIPENEN IBILBIDEA

ATARIA - Centro de interpretación de los humedales de Salburúa

TRADIZIOZKO BIZIMODUAREN IBILBIDEA

Estanque Celtibérico y Torre Abacial Álava Turismo

OROITZAPENEN IBILBIDEA

Conjunto monumental de Quejana

PARKE NATURALEN IBILBIDEA

Parque Natural de Gorbeia

ERDI AROKO IBILBIDEAK

Conjunto Monumental de Antoñana

Arabako beste produktu batzuk

Gastronomía y productos de la tierra - Álava Turismo

Jateko gustu onari esker Euskadik nazioarteko ospea lortu du eta Arabak hala izaten lagundu du. Izan ere, plazer gutxi dira produktu, tradizio eta teknikarik onenekin prestatutako platerak dastatzeko mahai aurrean jesartzea baino handiagoak.

Arabako gastronomia erreferentea izan da azken urteotan, lurraldea gastronomiaren nazioarteko hiriburu bihurrarazi zuen ekimenari esker. Egile Sukaldaritzaren Biltzarrak izandako ekitaldietan, Arabako sutegietan Michel Guerard, Alain Ducasse, Joël Robuchon eta Michel Bras aritu ziren euren platerak prestatzen eta, 1988an, Ferrán Adriá egin zen ezagun.

Adituen esanetan, sukaldaritza ona lehengai onarekin hasten da eta ez daude oker. Arrazoi horregatik, Arabako sukaldaritzak protagonismo handia ematen die gure herri eta hirietako produktu fresko eta artisauei.

Arabako plater tradizionaletarako produktuak aurkitzen ditugu, hala nola babatxoak, zerbaren orri-mamiak, Arabako indaba nabarra edo arandoiak, eta aipamen berezia merezi duten beste batzuk, hala nola perretxikoak eta barraskiloak, batez ere San Prudentzio jaian, apirilaren 28an, agertzen direnak.

Ezin ditugu ahaztu Arabako txerrikiak, gaztak, esnekiak, hala nola gatzatua, eta gozokiak.

Likorearen Museoa

Ezin ditugu ahaztu Arabako txerrikiak, gaztak, esnekiak, hala nola gatzatua, eta gozokiak.

Haren erakusketak 1831n sortutako Manuel Atxa destilategiaren ibilbideari jarraitzen dio eta edabeen fabrikazioaren historia birpasatzen du. Destilategiak marka oso ezagunak dauzka, hala nola Karpy likorea eta Sierra de Orduña patxarana.

Bisitariak, esaterako, XX. mende hasieran erabilitako upelak, kontabilitate liburuak, joan den mende hasierako publizitate materiala eta 60 eta 70etan profesionala izan zen Karpy txirrindulari taldeari buruzko erreferentziak ikus ditzake.

Informazio Gehiago

Arabako Errioxako Olioa

Aceite de Rioja Alavesa

Arabako Errioxako oliba olioaren prestaketa duela hainbat mende hasi zen, baina alboratuta geratu zen, mahatsak hazi eta ardoa prestatzea hobetsita.

Duela zenbait urte, ordea, proiektu bat hasi zen olibondoa berriz hazteko eta olioaren prestaketaren kalitatea hobetzeko.

Proiektu horrek era tradizionalean ardura handiz egindako prentsatua sustatzen du arroniz barietatearen berezko fruta lurrin bizi guztiak gorde eta errespetatuko dituen kalitate handiko produktua lortzeko. Arabako Errioxako olioa Moreda Araban, Lantziegon eta Oionen dauden olio errotetan egiten da.


IKUSI FITXA OSOA

Añanako Gatza

Sal de Añana

Gesaltza Añanako Gatz Haranak, lau gatz mota ematen ditu era natural eta ekologikoan.

Iturburuko gatz minerala, aberatsa mineral eta oligoelementuetan, elikagai mota guztien zaporea indartzen duena.

Gatz loreko malutak, egokiak haragi eta arrainei luxuzko azken ukitua emateko.

Iturburuko gatz likidoa, berezia entsaladak ontzeko eta haragiak eta arrainak lurruntzeko.

Gatz lantza, amaitutako plateren gainean birrinduta ahoan azkar urtzen den gatz mehea ematen du.

Añanatik doazen lurpeko urek antzin-antzinako ozeano batetik datorren hamar kilometro karratuko bloke bat jalkin gazi zeharkatzen dute. Gesaltza Añanak munduko gatzik onenetako bat dauka, gatz kontzentrazioa 254 g/l ingurukoa izanik (itsasoak 33-39 dauka).

Maiatzaren eta urriaren artean, larraina Santa Engrazi iturburutik jariatzen den ur gaziaz betetzen dira, kristalizatu ondoren arrabolez biltzen da eta saskietan isurtzen da errazago urgabetzeko. Ateratzen den gatza biltegiratu eta saltzeko ontziratzen da.

Gatz Haranaren azalera 111.000 metro karratukoa da eta 5.648 plataforma dauzka, gatza ur gaziaren lurruntze naturalaren bidez ekoizteko.


IKUSI FITXA OSOA

Arabako Boilur Beltza

Arabako boilur beltza boilurren erregina da. Lurpeko onddo jangarria da, eta oso estimatua da duen usain bizi eta delikatuagatik. Heltzean, haren mamia beltz-morea bihurtzen da eta zain zuriak ateratzen zaizkio. Udako boilurrak, berriz, arrautza forma irregularra dauka, eta mamia hur ilun kolorekoa da zain zuri-grisekin.

Arteen, haritzen eta hurritzen azpian jaso izan da boilurra –bereziki beltza, baina baita udako boilurra ere- oso aspalditik Araban, batez ere Arabako Mendialdeko eskualdeetan. Gure lurraldean duela hogei bat urtetik hona lantzen da, eta 150 hektarea inguruko azalera dago landatuta.

Araban boilur beltza batzeko sasoia araututa dago eta abenduaren 1ean hasi eta otsailaren azken egunean amaitzen da. Bilatzeko hezitako txakur batekin biltzen da. Txakurrak, isuritako lurrinak erakarrita, boilurra aurkitu eta lurra kentzen hasten da hura aurkitu arte. Bilatzaileak onddoa inguratzen duen lurra kendu eta hura kaltetu gabe ateratzen du.

Artzain eta Idiazabal Gaztak

Quesos de Pastor e Idiazabal

Idiazabal gazta Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan baino ez da egiten, ardi latx edo Karrantzako ardiaren esne hutsa erabiliz.

Haren ekoizpen ekologikoak: Zapore eta kalitate apartak ematen ditu ingurumena eta landareen zikloak errespetatzen dituen hazkuntzagatik, eta Araba osoan banatutako 20 ustiategik baino gehiagok ekoizten dute.

IKUSI FITXA OSOA

Arabako Eztia

Arabako Eztia berezia da bere testura krematsuagatik eta usain biziagatik.

Nahiz eta eztirik estimatuena izan gure mendietako txilar ugariaren sei barietateen lorearekin egiten dena, nabarmentzekoak ere badira gaztaina, erromero, haritz, akazia eta masusta eztia.

Erleek loreetako nektarra bildu eta abaraskaraino garraiatzen dute. Han, zenbait eraldaketaren ondoren, ezti bihurtzen da, eta erleek operkulua deritzon argizari geruza batez estaltzen dute.

Eztia erlezainak prozesatzen du, eskuz, erlategi txikietan. Zentrifugatuz ateratzen da eta ez dira pasteurizatzen; horri esker, haien propietate guztiek osorik irauten dute eta kalitatezko ezti osasungarri eta garbia lortzen da.

Eztiaren Museoa, Oregi Etxean dago kokatuta, Murgiako hirigunean, eta erlezaintzaren mundu zoragarrian barnerarazten gaitu. Han, Gorbeia aldean egindako eztia non eta nola ekoizten den ikus dezakegu. Abaraskak maneiatzeko eta eztia eta haren eratorriak prestatzeko tradizionalki erabiltzen tresnak eta zenbait elementu erakusten dira bertan.

IKUSI FITXA OSOA

Gozogintza

Arabako gozogileek sari asko irabazi dituzte eskuz egindako gozokiei esker.

Ezagunenen artean vasquitos y nesquitas izenekoak, trufak, likore-bonboiak, turroiak, goxua, Gasteiz tarta, gorringoak, polboroiak eta mazapanak daude.

Confituras Goya, La Peña Dulce, Dantzari, Nalda, Txistu, Artepan, Los Artesanos, La Fábula, Sosoaga eta Quintana ospetsuenak dira.