Inicio » Abade Dorrea
Has ezazu orain zure bidaia

GALTZEKO IBILBIDEAK

BIDEEN IBILBIDEA

XI.mendeko harresiak

ZENTZUMENEN IBILBIDEA

Cascada de Goiuri/Gujuli

BIZIPENEN IBILBIDEA

ATARIA - Centro de interpretación de los humedales de Salburúa

TRADIZIOZKO BIZIMODUAREN IBILBIDEA

Estanque Celtibérico y Torre Abacial Álava Turismo

OROITZAPENEN IBILBIDEA

Conjunto monumental de Quejana

PARKE NATURALEN IBILBIDEA

Parque Natural de Gorbeia

ERDI AROKO IBILBIDEAK

Conjunto Monumental de Antoñana

Abade Dorrea

Abade Dorrea

Santa Maria elizaren oinetan exentu dagoen kanpandorrea da abade dorrea. Dorre-gaztelu bat da, hiribilduaren harresiak defendatzeko erabili zena. Hegoaldean zegoen, gaztelu handiaren eta horren dorreen atzean, eta herriaren iparraldea defendatzen zuen. Oinplano karratua zuen, Italiako iparraldean eta Kataluniako Pirinioetan erromanikoan eraikitzen ziren horiek bezalakoa.

Oinplano karratua zuen, Italiako iparraldean eta Kataluniako Pirinioetan erromanikoan eraikitzen ziren horiek bezalakoa.

Bi garai desberdin ditzakegu eraikuntzari eta estiloari dagokienez.

Lehenengoa trantsizioko erromanikokoa (XII. mendaren amaiera eta XIII. mendearen hasiera). Ekialdeko fatxadaren leiho berdinduak eta arkua aipatu garaikoak dira. Ekialdeko goiko leihoen arkuarteetan ezaugarri erromanikoak dituen eta segur aski beste eraikin batetik aprobetxatu zen Salbatzailearen irudia ageri da.

Bigarrena, XIII. mendetik XIV. mendera bitartekoa, lehen solairuko leihoetan ageri da, baita San Benitoren irudian ere. Irudi hori ekialdeko balkoiren gainean dago, lore handi batekin errematatutako glabete oso zorrotz batean inskribatuta.

Dorre hori monasterio batekoa izan zitekeela ustea da (horregatik, San Benitoren irudia) eta denbora luzez “abade dorrea” deitu zen. Behealdean euri uren uharka bat dago, bertako bizilagunei likido estimatua hornitzeko funtzioa izan zuena.

Gailendu beharrekoa: dorretik paisaia paregabeak ikusten dira.

Informazio Gehiago

Abade Dorrea
Kale Nagusia
Guardia

Aurretiko hitzordua behar da

Ordutegia
Urte osoan
Astelehenetan itxita dago

Kokalekua

Guardia, erdigune historikoa.

Guardia Gasteiztik 48 kilometrora dago, A-2124 errepidetik sartuta Gasteizko mendatetik eta BU- hartuta gure helmugara eramango gaituen N-232 errepidearekin lortu arte. Paisaiaren ikuspegitik interesagarria den bide horren alternatiba A-1, N-124 eta N-232 errepideak dira.

Herria Logroñotik 20 kilometro baino gutxiagora dago N-232 errepidea hartuta.

Lotura

Abade Dorrea

Irudiak