Guardiako Monumentu Multzoa - Araba

Lekuren batean txoko bakoitzak bere istorioa dauka, zergati bat dauka. Mendetan zehar gertaeren bilakaeran egiteko garrantzitsua izan zuen. Leku hori Arabako Errioxaren, ardoen sorlekuaren, bihotzean dago. GUARDIA deitzen da.

Guardia Arabako hegoaldean dago, Arabako Errioxako leku pribilegiatu batean. Eskualdearen erdian duen kokalekua bat dator sortzailearen izaera borrokalariarekin eta Nafarroako errege-erreginek eman zioten defendatzeko eginkizunarekin.

Tradizioak esaten duenez, Antso Abarka Nafarroako erregeak toki horretan gaztelu bat eraiki zuen X. mendean, hegoaldea Nafarroako Erresumatik babestu eta defendatzeko. Antso VI.ak, Jakitunak, 1164an Guardiari forua eman eta hiribilduaren maila eman zion.

Antso VII.ak, Indartsuak, harresi batekin gotortu zuen hiribildua XIII. mendean, baina oraindik ezin hobeto dago zainduta, XIX. mendean izandako Independentzia Gerran eta Karlistadetan sortutako kalteak gorabehera.

Erdi Aroan eta gaztelauen eta nafarren arteko borroken ondorioz, Guardiak behin eta berriz izan zuen jabe aldaketa, 1461ean Gaztelarena behin betiko izan arte. 1486an sartu ziren Guardia eta bere herrixkak Arabako probintzian eta bere ermandadeetan.

Guardiak Erdi Aroko trazadurari eusten dio: hiru kale nagusi ditu, estu eta luzeak, plaza eta kalexken bidez lotzen direnak. Dorre handi batzuk eta herrira sartzeko bost ate mantentzen dituen harresi “zaharrak” inguraturik dago multzo guztia. Erdi Aroko hirigintza lan honen gainean eraiki dira udalerriko etxeak garai eta estilo desberdinetan.

Done Joanen eta Erregeetako Andra Mariaren elizak, Erdi Aroan eraikiak, monumentu garrantzitsuenak dira. Batik bat, azken hori nabarmentzen da, eliz atari gotiko polikromatu handia duelako.

XVI., XVII. eta XVIII. mendeak eraikin askotan islatzen dira, horien fatxadetan ezkutu ederrak eta teilatu hegal landuak ikus baitaitezke.

Eraikuntza zibil zaharrenen artean XIV. mendeko La Primicia gailentzen da, Paganos kalean kokatutakoa. Bertan, hamarrenak eta primiziak biltzen ziren. Kaleetatik barrena ibiltzen jarraitzen badugu, Done Joan plazara iritsiko gara. Bertan, Guardia jaioterri zuen Samaniego alegialariaren etxe-jauregia dago, harlanduz egindakoa eta portada neoklasiko ederra duena. Halaber, beste eraikin askoren artean, Plaza Nagusiko lehengo udala gailentzen da.

Herriko lur guztiaren azpitik familia upeltegiek edo kobazuloek osaturiko zuloz beterik dago. Horietan, eta ez orain dela urte asko arte, familia horien altxorrik estimatuena egiten eta gordetzen zen: ardoa. “Kobazulo” horiek egotea Guardiako beste ezaugarri berezietako bat da. Hiribilduko lur azpia guztiz zulatua da. Horregatik Guardia oso-osorik oinezkoentzat da. Ibilgailuak ezin dira herrira sartu (hiru parking publiko daude).

Guardian erlijiozko tradizio zibiko ugari mantentzen dira (Aste Santua, adibidez, oso interesgarria da) eta Done Joan eta San Pedro jaiak ere gailentzen dira.

Guardia Arabako Errioxako hiriburua izateaz gain, eskualde osoko lekurik turistikoena da, Espainiako herri ederrenetako bat dela irizten baita.

Plaza Nagusiko karilloi erlojua: Guardiako dantza taldeko dantzariak irudikatzen dituzten automatak 12:00etan, 14:00etan, 17:00etan eta 20:00etan ikus daitezke.

Barbacana urmael zeltiberiarra: Informazioa eta erreserbak turismo bulegoan: 945 600 845

Hoya aztarnategi arkeologikoa: Informazioa eta erreserbak: 945 621 122 / 945 181 918

San Martín, El Sotillo, El Alto de la Huesera, Hechicera (Bilar) trikuharriak.

Guardiako urmaeletako biotopo babestua.

Villa Lucia Ardoaren Erakustokia: Informazioa eta erreserbak: 945 600 032

Bisita daitezkeen upeltegiak: Turismo Bulegoak upeltegi horien zerrenda dauka 945 600 845

Bideak: IB-38 Ardoaren eta arrainaren ibilbidea eta IH-120 Ignazio Bidea.

Guardiak zerbitzu zerrenda garrantzitsua dauka: parkinga, hotelak, jatetxeak, ardotegiak, pintxo tabernak, tren turistikoa, spa, landetxeak, zentro medikoa, tabako denda, farmazia, harategiak, arrandegia, okindegiak, arropa dendak, etab.

Informazio Gehiago

Guardiako Turismo Bulegoa
Kale Nagusia, 52 (Garcetas Etxea)
01300 Guardia
Telefono zenbakia
Astelehenetik Ostiralera
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
Larunbatetan
10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.
Igande Eta Jaiegunetan
10:45etatik 14:00etara
Posta Elektronikoa
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Kokalekua

Guardia Gasteiztik 48 kilometrora dago, A-2124 errepidetik sartuta Gasteizko mendatetik eta BU- hartuta gure helmugara eramango gaituen N-232 errepidearekin lortu arte. Paisaiaren ikuspegitik interesagarria den bide horren alternatiba A-1, N-124 eta N-232 errepideak dira.

Herria Logroñotik 20 kilometro baino gutxiagora dago N-232 errepidea hartuta.

Lotura

Liburuxkarako esteka

Irudiak