Muralla y Villa Medieval de Agurain - Álava Turismo

Gaztelako Alfontso X.a 'Jakintsuak', 1256. urtean, 'Harurahin' herrixkaren gainean Agurain hiribildua sortu zuen eta hiribildu honen bizitzaren lehen mendeak mugako izaerak eta Nafarroako eta Gaztelako koroen borrokek, kontrola gain hartzeko, markatu zituzten.

Armarria jarrita duten eraikinak biltzen dituen Erdi Aroko jatorria duten kaleetatik barrena ibiltzea zoragarria da.

Hainbat mendetan zehar Agurain gotortu zuten eta oraindik ere izan baditu jatorrizko harresien zenbait parte. Herriak hasieran hiru kale baino ez zituen: kale Nagusia (bertan, arte interes handiena duten eraikinak daude); Harategi kalea (bertan, herriko harakinak kokatu ziren) eta Zapatari kalea (bertan, zapatagileak zeuden).

Gaur egun kale horiek bizirik jarraitzen dute eta monumentu eraikuntza asko aurki daitezkeen hirigune historikoa eta artistikoa osatzen dute. Eraikuntza horiek, esaterako: Done Joan Bataialariaren eliza (XV-XVI. mendeak), defentsa korridorea eta erretaula flandiarra dituen tenplu gotiko berantiarra eta Santa Maria (XV-XVI. mendeak) dira, Arabako errondako bide onenarekin.

Armarriak dituzten jauretxeak ere badaude kale horietan. Andre Alargunen Etxea (XIV. mendea), Begoñatarren etxea (XVII. mendea), Azkarragatarren etxea (XVI. mendea) eta Bustamantetarren etxea (XVI. mendea) adibide batzuk baino ez dira, Done Joanen Olbeak ahaztu gabe, antzina euria egiten zuenean merkatua bertan egiten zen eta auzotarrak elkartzeko gunetzat jotzen ziren hainbat arkupe.

Halaber, hiribilduko udala eta San Martin baseliza, udalaren barnealdean ikus daitekeena, ezagutzeak merezi du.

Erlijiozko higiezin eta higiezin zibil horien balioaren ondotik 1975. urtean multzo historikotzat jo zen (urte askoren buruan Santiago de Compostelara zuzentzen ziren bidaiari, merkatari eta erromesen igarobidearen isla).

Informazioa eta ordutegiak

Bisitaria hirigune historikoko kaleetatik barrena ibil daiteke eta bertako monumentuak modu autonomoan ezagut ditzake baina, zalantzarik gabe, Agurainen jatorriaren eta bilakaeraren inguruan sakontzeko modurik onena aldian-aldian antolatzen diren bisita gidatuetan parte hartzea da. Bisita horiek, gainera, hurbileko beste altxor batzuk ezagutzeko aukera ematen dute, esaterako, Alaitzako eta Gazeoko margolan gotikoak.

“Sartu, irekita dago” izenburupean egiten diren bisitak urteko igande guztietan antolatzen dira, Agurainen, goizeko 10:30etan, baina uztailean eta abuztuan indartu egiten da ordutegi berean ostegunetan bigarren txanda bat eskainiz. Halaber, taldeek hitzartutako bisitak edo aukerakoak egin ditzakete.

Eskualdeko Turismo Bulegoa
Kale Nagusia, 8
01200 Agurain
Telefono zenbakia
Neguan. Asteartetik igandera
10:00-14:00 h
E-maila
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Udan. Astelehenetik igandera
10:00-14:00 h

Non dagoen, nola iritsi

Agurainerako sarbidea erraza da A-1 errepidearen ondoan baitago. Herrira ibilgailu partikularra, ohiko lineako autobusa edo trena baliatuz hel daiteke. Halaber, bizikletaz etorriz gero, sarbidea Gasteiztik oso ona da (distantzia: 26 km).

Loturak

Agurain

Arabako Lautada

Irudiak