Garaioko Parke Probintziala - Álava Turismo

Garaioko Parke Probintziala izen bera izan duen herriaren inguruetan kokatuta dago, Uribarri Ganboako urtegiaren ertzean. Foru parke honek 116 hektareako penintsula txiki bat eratzen du, Zadorra ibaiaren bokalearen parean urtegian barneratzen dena.

Mendixka leun eta berdeak eta larre zabal eta zainduak ur xaflaren ertzean zuhaiztiekin tartekatzen diren ingurune hau toki aproposa da natura bizitzeko eta hura zaintzen, babesten eta maitatzen ikasteko. Elorri beltzak, elorri zuriak, astigarrak edo lizarrak, zikoinak, txantxangorriak, eskinosoak, kaskabeltzak, buztanikarak, tximeletak, azkonarrak edo kirikinoak dira hemen aurki ditzakegun landare eta animalietako batzuk.

Parkeak bide eta aparkalekuen barne sare bat dauka, parkerako sarbidea erosoagoa eta atseginagoa egiten duena, eta horrez gain, ondo zaindutako erabilera publikorako ekipamendu zabala (informazio bulegoa, seinaleztatutako bideak, begiratokiak, iturriak, komunak, hondartza guneak, dutxak...), aisiarako jarduerak errazten dituena.

Flora eta fauna basatia behatzea, oinez edo bizikletaz ibiltzea, naturan argazkiak ateratzea, bisita gidatuak egitea, mintegietan parte hartzea, kometak aireratzea edo bainua hartzea dira Garaion egin daitezkeen jardueretako batzuk.

Ordutegiak/Informazio Orokorra

Informazio Bulegoa Garaioko Parke Probintzialean kokatuta dago eta bertan eskuragarri dago Uribarri Ganboako urtegiaren inguruari buruzko informazioa eta bertan egin daitezkeen jarduerei eta eskaintzen diren zerbitzuei buruzkoa.

Garaioko Parke Probintziala
Plaza Garaio, 1
Garaio
Telefonoa
maiatzaren 30etik ekainaren 10era
Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 15:00etara
Asteburuetan eta jaiegunetan 9:00etatik 15:00etara
Ekainaren 11tik irailaren 4ra
Astelehenetik ostiralera 9:30etik 20:30era
Asteburuetan eta jaiegunetan 9:30etik 21:30era
Urteko gainerako
Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:30era
Asteburuetan eta jaiegunetan 9:00etatik 15:00etara
E-maila
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Informazio Bulegoa aldika itxita egon daiteke bertako langileak bisita gidatuak edo ingurumen zaintzako lanak egiten ari direlako.

Bizikletak Maileguan Hartzeko Zerbitzua :

Ekainak 11-irailak 4
Egunero 10:00etatik 19:00etara
Urteko gainerako
Asteburuetan eta jaiegunetan 10:00etatik 14:00etara

Bisita gidatuak:

Murgilaren ibilbidea
Ekaina, uztaila eta abuztua
Asteburuetan eta jaiegunetan
Hitzordua zehaztu behar da
Garaio ezagutzen (bisita gidatua)
Urte osoan
Asteburuetan eta jaiegunetan
Hitzordua zehaztu behar da
Medixurrera bisita
Ekaina, uztaila eta abuztua. Asteburuetan eta jaiegunetan: 11:00etan
Iraila-maiatza. Asteburuetan eta jaiegunetan 11:00etan eta 19:00etan
Erreserbarik gabe, 10 pertsona baino gehiagoko taldeak izan ezik
Talde eta familientzako tailerrak
Ekaina, uztaila eta abuztua
Astearteetan eta ostegunetan, 18:00etatik 19:00etara
Tokia erreserbatu behar da

Kokapena

Bizikletaz

Salburutik (Buesa Arenatik) landa bideetatik joan daiteke Garaioko Parkera, eta errepide zati bakarra dago, 1.200 metrokoa, Lubianon. Guztizko distantzia 12,4 kilometrokoa da.

Ibilbide berdeetatik ere joan daiteke. Bide horiek zirkulaziotik aldenduta eta behar bezala egokituta daude. Arabako hiriburutik abiatuta Vasco-Navarroko ibilbide berdea (Gasteiz - Arlaban mendatea) hartu eta Landaraino joan daiteke, edo bestela, Amaritan desbideratzeko aukera ere badago, herri errepideetatik eta asfaltatutako herri bideetatik Uribarri Ganboa inguruan dagoen urtegiko presaraino joateko. Bai Landan bai presan urtegiko ibilbide berdearekin bat egiten da bertatik Garaioraino joateko.

Garraio publikoz

Araba, autobusen 4. linea Gasteiz / Narbaxa

Kotxez

Uribarri Ganboako urtegia Gasteiztik 15 kilometrotara dago. Parkera iristeko, A-3012 errepidea hartu behar da. Errepide horrek Gasteiztik Iruñera doan A-1 autobia (Ozaetako irteera) eta N-104 errepidea Ozaetarekin lotzen ditu. Maturanara iritsi baino apur bat lehenago, Garaioko Parkerako sarrera adierazten duen desbideratze bat dago.

Loturak

Informazioa