OROITZAPENEN IBILBIDEAK GURE HISTORIAREN BERRI KONTATZEN DUTEN INGURUAK ZEHARKATZEN DITU, ETA DENBORA IGARO AHALA, EGUNEROKOAK HARTU DUEN BALIOA AZPIMARRATZEN DU. IBILBIDE HORI EGINEZ GERO, UNE GOGOANGARRIAK BIZI IZANGO DITUZU AIARALDE, AÑANA ETA GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO BAZTERRETAN, ZEINETAN KULTURA ETA TRADIZIOA UZTARTU EGITEN DIREN.

Oroitzapenak aurkitzeko iniziazioko bidaia hau Iparraren bila hasten da. Eta Aiarako kuadrillan idoroko duzu Iparra, zinez liluratzen gaituen edertasun bereizgarri hori gordetzen jakin duelako. Ibilbidearen lehenengo mugarria Kexaan dago; han, Kexaako monumentu multzo ikusgarria (1) . topatuko duzu. Multzo hori Euskadiko monumentutzat hartzen da eta, barruan, jauregi gotortuan, Done Joan Bataiatzailearen elizan, Domingotarren komentuan eta Adatseko Ama Birjinaren dorre-kaperan antzina jazotako gertaerak etorriko zaizkizun burura.
Historiari buruzko bainu horretaz jabetzeko astirik izan gabe ere, hamar bat kilometrora, beste une gogoangarri batzuez gozatuko duzu Artziniegako hirigune historikoan, santutegian eta museoetan (2) . Dotoretasunez zahartzea nortasunari eustea delako lekukotasun bizia da Artziniega. Alfontso X.ak sortu zuen hiribildua 1272. urtean eta, gaur egun, Erdi Aroko jatorrizko bilbeari eutsi dioten jauretxe, jauregi eta dorretxez beterik dago. Hiribilduaren handitasunaz gozatuko duzu Euskadiko historia eta monumentu multzo zoragarri horretako kale estuetan batetik bestera ibilita. Nolanahi ere, hurbileko ingurune naturalak ere aukera oparoak eskainiko dizkizu. Paseoan bazabiltza, Etnografia museoa eta Santxotena museoa bisita ditzakezu, edo bestela, Arteako Ama Birjinaren santutegiraino joan zaitezke.
Gauean, berriz, ingurunearen pareko maila duten jatetxe eta ostatuen eskaintza zabala aurkituko duzu Aiarako eskualdean.

Hurrengo goizean, emozio gehiago dituzu zain Añanako kuadrillan. Lasaitasunez, hurbildu zaitez Añanako Gatz Haranera (3) xehetasun guztiez gozatzera. Gesaltza Añanako gatzaga kultura ondasun izendatu dute eta Europa Nostra saria eman zioten 2015. urtean. Inolako zalantzarik gabe, balio kalkulaezina dauka ondasun horrek. Ibil zaitez gatz terraza eta ubideen artean eratzen diren bidezidorretan, murgil zaitez 6.500 urtetik gorako historian eta arretaz behatu gatzagaren arkitektura bitxia berreskuratzeko ahalegina. Gatzgilearen lanbidearekin bat egingo duzu eta kalitate handiko gatz barietateak ekoizten eta dastatzen ikasiko duzu. Sar itzazu oinak eta eskuak spa gaziaren ur hipergazietan, guztiz osasungarriak dira eta.
Gatzagatik hurbileko ostalaritza eskaintza zabalaren gutizia gastronomikoek lagundu egingo dizute gozatu berri dituzun gurariak barneratzen.
Zure helmuga berria gatzagatik oso hurbil dago, Tuestako herrian. Astia baduzu, herri horretara joateko bidean, GR1 ibilbide luzea aurkituko duzu. Joan-etorriko bost kilometroko ibilaldi ikusgarri horretan, naturaren erabateko edertasunaz gozatu ahal izango duzu. Bestela, autoz joan zaitezke sarreraraino eta, handik, Tuestako Jasokundeko Andra Mariaren elizaraino (4) Gaubeako katedrala izenez ezaguna den eliza eder hori historia eta arte monumentu izendatu zuten 1932. urtean.
Eta ilunsentia etorri orduko, ostatu ona eta elkarrizketa bikaina emango dizute Añanako kuadrillako nekazaritza turismoko establezimendu ugarietan.

Hurrengo goizean, indarrak berrituta eta jakin-mina asebete eginda, joan zaitez Guardia-Arabako Errioxako kuadrillara. Guardiako hiribilduan, bizigarri ugari aurkituko dituzu. Hurrengo helmuga bertako muinoaren magalean dago. Ardoaren Zentro Tematikoa (5) Félix Mª de Samaniego alegialariaren antzinako atseden etxean dago eta barruan lorategi botaniko ederra dauka. Baliabide horrek jarduera enoturistiko ugari eskaintzen ditu, eta urteko larunbat guztietan, ardoa eta olioa dastatzeko hastapen ikastaroak ematen dira zentroan. Inolako zalantzarik gabe, oso bisitaldi erakargarria da ardoaren historia eta hari atxikitako errituak ezagutzeko modu atsegin eta elkarreragilean, ikus-entzunezko efektu, usainen dastatze birtual eta abarrei esker.
Tras una experiencia para abrir boca... de admiración, el último hito de nuestra ruta te llevará a la colina del lugar. Ahobizarra kentzeko bizipen zoragarri baten ondotik, ibilbide horretako azken helmuga muinoan bertan dago. Han, muinoan, Guardiako Erdi Aroko hiribildu bikaina (6) datza, hiriguneko kaleen artean istorioak asmatzeko leku xarmangarri eta gogoragarria. Muinoaren muturretan, Done Joan Bataiatzailearen eliza eta Erregeen Andra Mariaren eliza gotortuak aurkituko dituzu, eta polikromia egoera bikainean daukan arkupe bikaina ikusiko duzu. Handik hurbil, maletaz eta oinetakoz beteriko eskultura bat aurkituko duzu. Koko Rico eskultorearen "Bidaiariak" izeneko lanak omenaldia egiten die hiribilduraino etortzen diren bisitariei.
Hiribilduko irudi historikoen bila bazabiltza, inguratu zaitez Done Joan plazara. Plaza horretan, Samaniego alegialariaren jauretxea dago. Bestela, hurbildu eraikin zibil historikoetara, hala nola XIV. mendeko Primizien etxera, non hamarrenak eta hasikinak edo primiziak biltzen ziren. Eguerdian, agur esan Arabari zapore onez, nola eta bertako eskaintza enogastronomiko bikainaz gozatuz.

Gau batzuk geroago, ohe gainean etzanda patxada ederrean esna zaudela, burura etorriko zaizkizu Araban bizi izandako irudiak. Berriro etortzea eskatzen dizun zure barruko nia da. Laster arte.

Conjunto Monumental de Quejana
Artziniegako hirigune historikoan, santutegian eta museoetan
Añanako Gatz Haranera
Jasokundeko Andra Mariaren elizaraino
Ardoaren Zentro Tematikoa
Guardiako Erdi Aroko hiribildu bikaina