BIDEEN IBILBIDEAK BIZIPEN GOGORAGARRI ETA DESBERDINAZ GOZATZEKO AUKERA EMANGO DIZU, ARABAKO KULTUR ONDARE PAREGABEAZ GOZATZEN DUZUN BITARTEAN. IBILBIDEAN ZEHAR AURKITUKO DITUZUN ALTXOR HISTORIKOEK GONBITA EGINGO DIZUTE DENBORAN BARRENA BIDAIATU ETA GURE AURRETIKOEN BIZIMODUA NOLAKOA ZEN EZAGUTZEKO.

Ibilbidearen abiapuntua Gasteiz duzu. Ostatuan checking-a egin ondoren, monumentu multzoaren sailkapena daukan Gasteizko Erdi Aroko hiriguneko kaleetan gal zaitezen proposatzen dizugu. Gure iraganari buruzko arratsaldeko paseo labur eta erakargarri honi esker, Gasteizko altxorretako bat ezagutuko duzu, XIV. mendeko Santa Maria katedrala. (1) Gure katedral zahar maitea Gasteizko herrixkan zegoen antzinako eliza baten aurrien gainean eraiki zen. Katedralaren historia irakurtzeko, paseatu triforiotik, begiratu portada gotiko ikusgarria edo igo antzinako defentsa dorrera. Katedralaren talaiatik, hiriaren ikuspegi bitxiaz gozatuko duzu. Beste alde batetik, erronda edo zaintzako pasabidetik, hiri inguruko mendiak ikusiko dituzu.

Ondoren, Erdi Aroko almendran kalez kale ibiliz, hiriko Done Jakue bidearen zati bat egingo duzu. Hala, historiarekin dugun bigarren hitzordura helduko zara, Gasteizko antzinako herrixka inguratzen zuen XI.mendeko harresira (2) hain zuzen ere. Tarte zaharrera Harategi kantoitik sartuz gero zein Frai Zacarias Martinez kaletik (elur zuloa dagoen tokitik) tarte berrira sartuz gero, hormek beste garai batzuetako atabismoak eralgitzen dituzte.

Harresian atsegin hartu ostean, indarrak berritzeko eta atseden hartzeko unea iritsi da; izan ere, biharamunean hainbat ustekabe ditugu zain. Zalantzarik gabe zure gustuekin eta poltsikoarekin bat datorren aukeraren bat topatuko duzu Gasteizek eskaintzen duen aisialdi eta gastronomia eskaintzaren barruan.

Hurrengo egunean, gure lehenengo helmugak Alaitza herrira eramango gaitu, Arabako Lautadako kuadrillan dagoena. Ekialdetik aterata Gasteiz atzean utzi eta murgil zaitez bidean aurkituko dituzun Arkaiako termen historian. Han zaudenean, Lautadaren altxorretako batekin egingo duzu topo: XIII. mendeko Andra Mariaren Jasokundearen eliza (4) . Elizaren absideko margolan gorrixka baliotsuei begiratuz, gerra-eszenak nagusi direla ikusiko duzu, eskualdeko historiaren bilakaerari buruzko elezahar-sorta liluragarri batean murgiltzeko aukera emango dizutenak.

Hortik lau kilometrora, Gazeon, tenplu erromaniko txiki batek, Tourseko San Martin elizak (3) , kontu handiz zaintzen du Lautadako beste altxorretako bat. XIV. mendeko horma-pintura zoragarriek esanahi berri eta infinituak ematen dizkiote horma eta bao bakoitzari.
Eliza Pintzelatuen ibilbide txiki hau atariko ezin hobea izango da Agurainen bazkaltzeko eta ostatuan izena emateko geldialdi teknikoa egin baino lehen. Hiribildua Alfontso X.a Jakitunak sortu zuen 1256. urtean, 'Hagurahin' herrian. Harrezkero, hiribildua mugako kokaleku estrategikoa izan da Nafarroako eta Gaztelako erresumen arteko tirabiretan. Aguraingo harresia eta erdi aroko hiribildua, (5) ederki zainduta daude. Armarridun eraikinez zipriztinduta daude, historia eta kultura errespetatzen dituen bizimodu baten erakusgarri direnak. Liluratuta utziko zaituzte.

Egunari bukaera emateko, hurbildu zaitez ondoan dagoen Zalduondo herrira, Lazarraga-Amezagatarren jauregi errenazentista bisitatzeko, herriko Museo Etnografikoaren egoitza dena (6) . Mendebaldeko Arabar Lautadako eraikin berezia dugu hau, edukitan askotarikoa den museo bati bideratua. Hemen, batez ere, Donejakue bideak eskualde honetan dauzkan ezaugarriak ikusiko ditugu, eta Arabako historia, geografia, etnografia, folklore eta artearen ikuspegi berriak ezagutu.

A la mañana siguiente, partirás hacia la Cuadrilla de Montaña Alavesa. Erdibidean, OPAKUAKO mendatean, erreparatu bertako behatokitik dagoen ikuspegiari: formen eta gainjarritako koloreen ikuskizun ederra da. Inaziotar bidetik jarraituta, hainbat leku gogoangarri topatuko dituzu, hala nola Elizmendiko baseliza, Kontrastan (7) , la Done Bikendi Haranako eliza (8) , euskal platereskoaren erakusgarri, bi erretaula handirekin, gainjarriak, edo Santikurutze Kanpezu (9) herri bitxia. Ia konturatu gabe, ikusitakoaren zaporea oraindik ahoan duzula, gure ibilbidearen azken mugarrira iritsiko zara, Antoñana erdi aroko hiribildura (10) , Inaziotar bideko herrigune esanguratsua.

Antso Jakituna errege nafarrak eraiki zuen 1182. urtean, eta gaur egun harresiaren zati bat, kuboak eta sarrerako arkuak dauzka oraindik. Eraikin batzuek armarria daukate, iragan noble baten ezaugarri. Eraikinen artean Done Bikendi Martiriaren eliza, gotorleku eta eliza izan zena, nabarmendu behar dugu.

Agur esateko ordua iritsi da. Bueltako bidean irribarrez zaudela konturatzen bazara, berriro elkar ikusiko dugula esan nahi du. Laster arte.

Santa Maria Katedrala
XI mendeko Harresia
Andre Mariaren Jasokundearen eliza
Tourseko San Martin eliza
Aguraineko Harresia
Zalduondoko Museoa
Ermita de Elizmendi en Kontrasta
Done Bikendi Harana
Santikurutze Kanpezu
Antoñana