Inicio » Viphoto

Viphoto

VIPHOTOren xedea argazkiak erakutsi eta saltzeko toki berritzailea izatea da, sortzaileek ikusleekin harreman zuzena izateko. Gertaera horren bidez kezka artistikoak izan arren galerietara joan ohi ez diren pertsonen eta arte jarduera garaikideen, batez ere agertzen ari diren gazteenen arteko hurbilketa lortu nahi da.

Halaber, arte komisario eta merkatarien eta artisten arteko eta azken horien eta zuzeneko ikusleen arteko lotura berriak erraztea bilatzen du. Era horretan, urte osoan proiektu berriak gauzatzea ahalbidetuko luketen sareak eratzea errazten da.

VIPHOTO estatuko argazki jaialdi bat da eta azaroaren azken asteburuan gertatuko da, Gasteiz hirian. Arabako Argazki Elkarteak antolatzen du 3 egunez argazkilaritza sustatu eta zabaltzeko, eta erreferentea da kultura egoeraren barruan, bere oihartzuna gure lurraldetik kanpo hedatuz.

Informazio gehiagorako

VIPHOTO
Plaza Amárica, nº 4
01005 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa
E-maila
viphoto@viphoto.es

Kokapena

Loturak

VIPHOTO

Irudiak