Inicio » Urizaharra

Urizaharra

Peñacerrada y Museo al Aire Libre Álava Turismo

Lehengo Nafarroako eta Gaztelako erreinuen mugan, bidegurutze estrategiko batean, kokatutako Erdi Aroko hiribildua. Inguruabar horrek herriaren historia markatu zuen.

Tradizioak dio nafar erregeek sortu zutela, baina herria erresuma baten eta bestearen eskuetara ibili zen XIII. eta XIV. mendeetan, azkenean Gaztelaren esku geratu arte behin betiko.

XIV. mendearen hasieran harresi batekin, bastioi batekin, babes erreten batekin eta gezileiho batekin gotortu zen. Egun ordea, hegoaldeko atea, errondako bidea eta defentsa hormen zati txiki bat bakarrik mantendu dira egoera onean, gainontzekoa Gerra Karlistetan suntsitu baitzen. Hegoaldeko atearen tamainak dorre handiak zituzten zenbait defentsen magnitudearen berri ematen du.

Urizaharra natura ingurune pribilegiatu batean dago kokatuta, Kantauri mendilerroaren oinean; baditu XVI. mendeko herri arkitekturaren zenbait ale, eta Hijarko dukearen etxea da horien artean nabarmentzekoa. Halaber, Jasokundeko Andra Mariaren eliza gailentzen da, bi portiko dituena: bat bizio erromanikoko XIII. mendeko hegoaldekoa eta bestea XVIII. mendeko iparraldekoa.

Herriak aire zabaleko etnografia museo bat dauka, tradiziozko nekazaritzako objektuen eta tresnen erakusketa bat eta iturburu bateko uraren indarrak mugituta esplotatzen den irin-errota bat eskaintzen ditu.

Bertako inguruak senderistei, mendiko txirrindularitzaren zaleei eta zikloturistei bide eta ibilbide aukera zabala eskaintzen die.

Argibide gehiago

Turismo enpresen bidez bisita gidatuak egin daitezke. Informazio gehiago Antoñanan dagoen Eskualdeko Turismo Bulegoan, 945410226 telefono zenbakian eta www.montanaalavesa.com web orrian.

Eskualdeko Turismo Bulegoa
Geltoki kalea, z.g.
Antoñana

Telefonoa

Larunbatetan, maiatzetik urrira arte
10:30etik 14:30era | 16:30etik 19:00etara
Larunbatetan, maiatzera arte eta azarotik
10:30etik 15:00etara.
Igandeetan
10:30etik 15:00etara.

Uztail eta abuztuan
Egunero, 10:00etatik 14:30era | 16:30etik 20:00etara.

Aste Santuan eta zubietan, ordutegi bereziak ikusi.

Kokapena

Sarbiderako bide nagusia A-2124 errepidea da, bai Gasteiztik, bai Arabako Errioxatik edo Logroñotik.

Irudiak