Inicio » Parke Naturalak » Urkiolako Parke Naturala

Urkiolako Parke Naturala

Parque Natural Urkiola

Urkiolako Parke Naturala, Gorbeiakoa bezala, Arabako eta Bizkaiko lurralde historikoen artean dago kokatuta. 1989an izendatu zuten Parke Natural.

Urkiolako Parke Naturalak Aramotz Mendilerroko lursailik garaienak barnean hartzen ditu. Hainbat ipuin, tradizio eta kondairaren eszenatokia da. Diotenez, bertan bizi da Mari, Anbotoko dama, Euskal Herriko elezahar klasiko eta herritarren artean errotuenetako bateko protagonista.

Parkea artzain tradizioko eremua da; beraz, ardien, behien, zaldien, etab.en ondotik ibiltzeko aukera izango duzu…

Harkaitzetan hegazti eta narrasti ugari bizi dira, eta basoetan, beste hainbat abere-mota artean lepazuria eta basakatua aurkituko ditugu. Florari dagokionez, basoetan pagadiak, artadiak eta parkeari izena ematen dioten urki batzuk aurkituko ditugu.

Urkiolako Parke Naturalaz ari garela, inguruko udalerriez ere mintzatu behar dugu. Izan ere, parkeaz beraz harago, haranak sortzen dira. Bertan, herri eta baserri eskasak mendi bizkar eta hegaletan zehar barreiatzen dira, eta hala eusten zaio landa-giro sakonari. Hainbat tokitan, esaterako Aramaion edo Otxandion, denbora orain dela 200 urte baino gehiago gelditu dela ematen du.

Anbotora eta beste hainbat gailurretara heldu ahal izatea, kobazuloetan barneratzea, baserriek, larrek eta lursail landatuek eratzen duten mosaikoaz gozatzea, alde honek eskaintzen dituen jardueren sortza zabalan adibide soila besterik ez dira. Euskadiko geografian bakarra den kokalekua, landa-eremuaren muinera eramaten gaituena.

Urkiolako Parke Naturalera urtero milaka mendizale joaten dira, kareharrizko gailurrek erakarrita, bereziki ezagunenetatik ezagunena den Anboto mendiaren gailurrak (1.331 m); baina ekipamenduek erakarrita ere etortzen dira, zonalde horretan zenbait atseden-gune daudelako, eta horrez gain parkean gaua igaro nahi dutenek erabili ahal duten Urkiolako Santutegiko bi aterpeak ere bai.

Mendizaleen atzetik datoz bidaiari ugariak, fauna ugari eta askotarikoarentzat gordeleku den zuhaitz-zabalera zabalean zehar paseatzeko irrikan. Urubia da gehien agertzen den gaueko harraparia, baina ez dute garrantzi txikiagoa saiak, belatz handiak eta sai zuriak.

Erromesak ere etortzen dira. Ez dute inola ere galdu nahi Antonio Santuen santutegi interesgarria, ezta lamien kondairaren sorburu den Atxarteko Kristo Santuaren baseliza ere.

Parketxea, Urkiolako Parke Naturaleko Toki Alai Harrera eta Interpretazio Zentroa, Saibigain mendiaren magalean dago. Parkeko ibilbide eta gune interesgarriei nahiz programatutako jarduerei buruzko informazioa eskuratu daiteke.

Oharrak

  • Mendiko ibilbideak ez daude mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat egokituta.

Informazio Gehiago

Urkiolako Parke Naturalaren Interpretazio Zentroa
Toki Alai – Urkiolako Mendatea
Abadiño, Bizkaia
Telefono zenbakia
Parkea: Urte osoan. Ordutegirik gabe.
Zuiako Kuadrillako Turismo Bulegoa
Bea-Murgia plaza, z/g
Murgia
Telefono zenbakia

 

Kokalekua

Urkiola: Gasteiztik N-240 errepidea hartu. Bilbotik eta Donostiatik, A-8 autobidea edo N-634 errepidea Durangoraino eta gero, handik, BI-623ari jarraitu.

Lotura

Urkiolako Parke Naturala

Irudiak