Inicio » Parke Naturalak » Izkiko Parke Naturala

Izkiko Parke Naturala

Parque Natural de Izki

Izkiko Parke Naturala Arabaren hego-ekialdean dago, 9.143 hektarea ditu eta askotariko paisaiak, natura eta kultura altxorrak biltzen ditu.

Izki, funtsean, basoa da, batez ere, ameztiak daude -baina baita pagadiak, garrigak, hariztiak, erkameztiak, haltzadiak, urkidiak, etab. ere- eta arrokak.

Ibai txikiek –esaterako, Izkik, Molinok, Berronek- harana zeharkatzen dute. Ura zenbait puntutan azaleratzen da eta, batetik, urmaelak, zingirak eta zohikaztegi hasiberriak eratzen ditu, anfibioen eta hegaztien (txilinporta txikia, murgil handia, etab.) bizileku bihurtzeko eta, bestetik, flora baliotsua eratzen da (nenufar zuria, landare karniboroa, etab.). Hori guztia arrano beltzaren, belatz handiaren, sai zuriaren eta putrearen begirada arretatsuaren pean.

Goialdeetako larredi zabaletan behi, behor eta ardiak bazkatzen dira eta honek pertsonak bizi direla adierazten du.

Kultura ondare handiak haran eta mendi hauen historia kontatzen du: kobazuloak, baselizak, gotortutako herriak, karegileak, jauregiak, arkeologia hondarrak… eta amaiera gisa Erdi Aroko Korres herria, parkearen barrualdean habitatuta dagoen gune bakarra. Ondoko herrietako gastronomiak, artisautzak, jaiek, erromeriek eta landetxeek espazio honen interesa areagotzen dute.

Zailtasun eta luzera desberdineko 15 bideko sare batek ibiltariari Izkiko paraje ederrak deskubritzeko, bertako flora eta fauna ikusteko eta lurralde honetan bizi ziren eta bizi diren gizakien tradizioak eta kultura antzemateko aukera ematen diote. Bide horiek bisitaria interes desberdineko gune, herri, haran, baso, etab. daramate.

Ameztipean isilik ibilita okil ertainaren kantua edo baso igel jauzkariaren kro-kroa entzun daiteke. Beharbada basurde handia ere agertuko da une batez.

Arroka Parke Naturaleko oinarrizko osagaia da. Karreharizko haitz izugarriak –Soila, Muela, Kapildui, etab.— proposatutako ibilbide askotatik ikus daitezke. Ibilbide horiek, gainera, kobazulo artifizialak, monolitoak, gazteluen aurriak, zubiak, errotak ezagutzeko aukera ematen dute. Horietara guztietara hainbat bide jarraituta hel daiteke.

Izki jatorrian ura zen. Duela 40 eta 100 milioi urte bitartean eremu hori sakonera txikiko itsaso batek estaltzen zuten. Halaxe adierazten dute Parke Natural honetako arroketako kuskubiko fosilek, koralek, algek eta beste itsas izaki bizidunek. Halaber, ornodun handien hondar fosilduak aurkitu dira.

Parke Naturaleko lekurik adierazgarrienetakoetatik barrena egindako ibilbide didaktikoan datzan bisita gidatua hitzartu dezakete antolatutako taldeek. Bisita modalitate hori urte osoan zehar, asteko edozein egunetan, astelehenetan izan ezik, egin daiteke, egun horretan parketxea itxita baitago.

Jarduera programa zabala da eta ikasleentzako diseinatutako bisitak ditu. Jarduera hori parkeko langileekin egiten den bisita gidatuan datza, taldearen premietara egokitzen dena bai iraupenari dagokionez, bai zailtasunari dagokionez.

Halaber, erakusketak, tailerrak, irteerak eta hitzaldiak antolatzen dira.

Parkeak Korres herriaren inguruan jolas gune bat dauka, iturria, mahaiak, barbakoa eta kulunkak dituena.

Oharrak

  • Mendiko ibilbideak ez daude mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat egokituta.

 

Parkeko bitxiak

OKIL ERTAINA

Basoetako berezko animaliatzat oso espezie gutxi jo daitezke, okila horietako bat da. Izkin halako bost hegazti daude: lepitxulia, okil berdea eta okila: okil handia, txikia eta ertaina. Azken hori esanguratsuena da, basoko hegazti arraroenetako eta ezezagunenetako bat baita, tamaina txikiagatik eta duen ihes egiteko jarreragatik.

MUELA

Durruma Kanpezuren iparraldean, Izkiren hegoaldeko mugetan, kareharrizko horma ikusgarrienetako bat dago. Muela, 1.056 metroko altitudea du. Hegoaldeko lur malkartsuek sai arrearen kolonia interesagarria bat daukate. Tontorrean pagoak hazten dira, ezpeldi dentso batekin batera.

OLANDINAKO URMAELA

Izkiko Parke Naturalaren inguruan, Birgarabarren eta Apinaiz artean, Olandinako urmaela dago. Lizar eta haritz orla batez inguratua dagoen urmael erakargarri honek uretako flora bikaina dauka –horietan artean, nenufar zuria (Nymphaea alba) gailentzen da- eta balio handiko anfibioen habitata da.

KORRESKO SAKANA

Izki ibaiak, etengabeko erosioan mendeak eman ostean, Soila eta Muela mendien artean haitzarte ederra induskatu du, Korrestik Bujandara doan ibilbidean. Horma harritsu bertikalek espazio txiki hori zuhaitz eta zuhaixka barietate aberats batekin partekatzen dute –pagoa, erkametza, artea, ezpela, etab.-, haran meharrari kolore eta testura barietate handia emanez.

IZKIKO HARIZTIA

Izkiko balio nabarmenetako bat bertako basoak dira. Parke Natural honen inguruan almeza (Quercus pyrenaica) deitzen den haritz batek osatutako ameztia gailentzen da. Espezie hori beste haritzetatik ondo desberdintzen da irmoki lobulatuta dituen eta azpialdean iletsuak diren hostoengatik. 3.500 bat hektarea ditu eta Europan dagoen amezti baso handiena da.

Informazio gehiago

Parke Naturalari, fauna eta florari, baliabideei, ibilbideei eta jarduera programari buruzko informazio guztia ondorengo esteka honetan dago: Baita Izkiko Parketxean ere, Korres herrian

Izkiko Parketxean
01129 Korres, Álava
Telefono zenbakia
Posta Elektronikoa
parqueizki@parques.araba.eus

Parkerako sarbidea askea da baina parketxeak ordutegi eta egutegi propioa ditu.

Asteartetik igandera, (Apirila – Iraila)
10:00-14:30 eta 16:00-19:00.
Asteartetik ostiralera, (Urria-Martxoa)
9:00-15:00.
Larunbat, igande eta jaiegunetan, (Urria-Martxoa)
10:00-14:30 eta 16:00-18:00.

Kokalekua

Parkeko ipar eremuko guneetara (Birgara, Apinaiz, Atauri, Antoñana, Bujanda eta Maeztu) A-132 errepidetik hel daiteke. Maeztutik Durruma Kanpezura zuzentzen den A-4124 errepidea hartu eta Korresera hel daiteke

Hegoaldetik, berriz, Gasteiz eta Logroño lotzen dituen A-2124 errepidetik. Ventas de Armentian Bernedorantz desbideratu behar da (A-126 errepidetik) eta hala Markiz, Arluzea, Urturi eta Kintara gertura daiteke.

Irudiak