Inicio » Paisaia bereziak » Goiuriko Ur-Jauzia

Goiuriko Ur-Jauzia

Goiuriko Ur-Jauzia Álava Turismo

Itsasora bidean urak Altube ibaira isurtzen dituen Jaundia ibaia kareharrizko malkar batetik 100 metro amiltzen da, izugarrizko ikuskizuna gauzatuz.

Uraren higadura etengabeari esker, harkaitzak leundu egin dira eta, ondorioz, malkarrak atzera egin du, gaur egungo forma eratu arte.

Amildegiaren ertzean jarritako begiratokiak ur-jauziaren panoramika ikusgarriaz disfrutatzeko aukera ematen du.

Ur-jauzia ikusteko garairik onena udaberria eta udazkena dira, udan oso emari txikia baitauka eta inguratzen duen paisaiak eskatzen dituen tonalitate desberdinak antzemateko.

Panoramika horrek zonako ekologia balio handieneko pagadietako baterako bistak ditu. Euri edo desizozte garaian ikusteak merezi duen natura kapritxo hori paisaia multzo bikainetako baten parte da, zona hau bisitatzen duzuen nahitaez ikusi beharrekoa.

Kondairaduna

Urjauzi izena duen artzain bati buruz eta lamia bati buruz –euskal folkloreko izaki mitologikoa, ahate oinak dituen ninfa moduko bat- hitz egiten duen kondaira duen ur-jauzia da, gainera.

Alegiaren arabera “Eguna magiazko ispilu baten aurrean apaintzen ematen duen lamia bat bizi zen Goiurin eta ispilu horrek eskatu beste ematen zion. Hori egiten zegoen Urjauzi izeneko artzaina ispiluarekin tematu zenean eta deskuidu batean lapurtu zionean.

Artzain mutilak gaizki saldu zuen kapritxoak eta bitxikeriak eskatuz. Egun batean, ordea, lamiak ibai ertzean, pago baten azpian, ikusi zuen arte. «Zein da zure izena?», galdetu zion. «Urjauzi», erantzun zuen artzainak. Eta une horretan bertan Goiuriko ur-jauzi handia bihurtu zen, bere akatsa handia zelako eta Urjauzik euskaraz ur-jauzi esan nahi duelako”.

ORDUTEGIAK/INFORMAZIO OROKORRA

Urte osoan. Ordutegirik gabe.

Zuiako Kuadrillako Turismo Bulegoa
Pa-Murgia plaza, z/g
Murgia
Telefono zenbakia
E-maila
oficinadeturismo@cuadrillazuia.com
Jendaurreko ordutegia
09:30etatik 12:30etara eta 15:00etatik 17:00etara.
Uztail eta abuztuan
09:30etatik 14:00etara eta 15:30etatik 19:00etara
Abenduan
09:30etatik 13:30etara

Kokapena

Goiuri herrian dago; Urkabustaizko udalerrian, Gorbeialdea Kuadrillan, Gorbeiako Parke Naturalaren mugan.

A-2521 errepidea utzi eta eskuinera ateratzen den bide batetik iristen da begiratokira, Goiurira iritsi baino lehen –Urduña norabidean, Izarratik edo Gasteiztik joanez gero- eta, Urduñatik etorriz gero, Izarra norabidean.

Gasteizko ipar-mendebaldetik 30 bat kilometrora

Loturak

Zuia

Gorbeia

Irudiak