Inicio » La Hoya Herrixka

La Hoya Herrixka

La Hoya Herrixka

La Hoya herrixkak, Euskadiko aztarnategirik garrantzitsuenetako batek, K.a. 1200 eta K.a. 250 artean bertan bizi izan ziren pertsonen bizimoduak eta antolamendua erakusten ditu.

Bisitak aukera ematen du herri zaharraren hirigintza, haren kaleak, plazak eta etxe uharteak ikusi eta gaian sakontzeko, ondoko interpretazio zentroko erakusketaren bidez.

Toki horretako lehen kokalekua K.a. XV. mendekoa da, Erdialdeko Europatik iritsitako indoeuropar biztanleek gune horretan zeuden kultura megalitikoekin kontaktua izan zutenekoa. Herrixkak bazeukan defendatzeko hesi bat garai hartan, egurrezkoa lehenik harri lanezkoa gero, eta haren 370 metro geratu dira.

Erdialdeko Europatik iristen jarraitu zuen jendeak tribu horrekin kontaktua izan eta ezaguera berriak eman zizkion. K.a. IV. mende aldera okupazio bortitza pairatu zuen herrixkak. Mesetatik iritsitako zeltiberiarrak ziren, alde hura inbaditu eta herrixkaz jabetu ziren, baina maila handiagoko kultura eta garapena utzi zizkioten.

Hasiera batean, oholesiaren perimetroari jarraiki garatu zen, baina zeltiberiarrak iritsitakoan berregituratu egin zen, etxe-uharteak eta aurrez aurre ez zeuden kaleburuak eraikiz, haizea bideratzea saihesteko. Etxe askok atepea dute, euria egiten zuenean bustitzea saihesteko, eta kaleak harriz zolatuta zeuden.

Hasiera batean zurezko etxeak eraiki ziren eta geroago hariko zokaloarekin eta pezozko ormekin, bilbadura zurezkoa zela. Sarreran, sukaldean eta biltegian banantzen ziren eta teilatua lastozkoa zen.

Zeltiberiarrak iritsi zirenetik herrixkak garapen nabarmena bizi izan zuen, haien berrikuntza tekniko eta ekonomikoei esker, eta horrek errendimendu handia ekarri zion nekazaritzari. Ondorioak trukearen hazkundea eta La Hoya merkataritza eta lurraldearen antolakuntza zentro nabarmena bihurtzea izan ziren.

Herrixka gutxi gorabehera K.a. III. mendean geratu zen hutsik, zio ezezagunengatik.

Argibide gehiago

Aztarnategi arkeologiko interesgarri hori XX. mendearen azken laurdenean induskatu zen.

La Hoyako interpretazio zentroak La Hoyak, jendea bizi zen garaian -gutxi gorabehera K.a. 1200 (Erdialdeko/Amaierako Brontze Aroa) eta K.a. 250 (II. Burdin Aroa) artean-, zeuzkan ezaugarriak eta eguneroko bizimodua azaltzen ditu. Herrixkak bere une gorenean pairatu zituen erasoak, suteak eta lur-jotzeak azoka egun bateko jarduera kementsua “izoztu zuen”. Haren aztarnek lurperatuta baina osorik iraun zuten aurkituak izan arte.

Aztarnategian hirigintza, kaleak, plazak eta haien inguruko etxe-uharteak nabarmentzen dira, baina haietatik ibiltzeaz gain, zentroan herrixka ikus daiteke, II. Burdin Aroan, maketa batean, baita etxebizitzetako baten egiazko tamainako erreprodukzio bat, bere gelekin eta haietan aurkitutako objektuekin.

La Hoya Herrixka
Bilar errepidea z/g
Guardia

Telefonoa

Neguko ordutegia
Egunero: 11etatik 15era
Udako ordutegia
Asteartetik ostiralera 11etatik 14etara eta 16etatik 20etara
Larunbat, igande eta jaiegunetan: 11etatik 15etara
Astelehenetan itxita, jaiegunetan izan ezik

Kokapena

La Hoya herrixka Guardia udalerrian dago. Guardia Gasteiztik 48 kilometrora dago, A-2124tik iritsita, Gasteizko mendatetik eta BU-tik, N-232a-rekin lotu arte. Azken errepide horrek gure helmugaraino eramango gaitu. Bide hori interesgarria da paisaiaren ikuspuntutik, eta beste aukera bat A-1, N-124 eta N-232a-tik doan bidea da.

Herrixka Logroñotik 20 kilometrora baino gutxiagora dago, N-232aren bidez.

Loturak

La Hoya, Burdin Aroko herrixka

Ayuntamiento de Laguardia | Guardiako Udala

Irudiak