Inicio » Handizkako azoka

Handizkako azoka

PLaza de Abastos - Álava Turismo

Gasteizko Handizkako Azoka hiriko azoka tradizionala da eta herrikoek zein bisitariek hara jotzen dute kalitate handiko produktu freskoak erosteko.

Denborarekin, haren instalazioak, bestalde, topatzeko, prestakuntzarako eta aisiarako toki bihurtu dira.

Hala, postu tradizionalek produktu freskorik onenak, batez ere Arabako baratzetik datozenak, eskaintzen jarraitzen duten bitartean, zortzi gastrotaberna batu dira, haietan pintxoak, hanburgesak, mexikar janaria, italiar janaria, tortillak eta sushia dastatu ahal izateko.

Handizkako Azokak, azken eraberrikuntzaren ondoren, prestakuntza zentro bat ere badauka, Abastos Cooking Center delakoa. Abastos Fundazioaren proiektua da eta haren helburua espazio hori dinamizatzea eta gure hiriko hezkuntza balioak zabaltzen laguntzea da.

Sukalde Gela hori goiko solairuan dago kokatuta, eta instalazio zabalak dauzka ikastaroak, tailerrak eta beste gastronomia jarduera batzuk egiteko. 18 postu dauzka ikasleek jakiak prestatu eta ikasteko eta, haien aurrean, prestaketa eta erakusketa gune bat irakasleentzat.

Informazio Gehiago

Handizkako Azoka
Jesús Guridi Kalea, 6
Vitoria-Gasteiz

Kokalekua

Lotura

Handizkako Azoka

Irudiak