Inicio » Gorbeia Central Park-en Esperientziak

Gorbeia Central Park-en Esperientziak

Esperientzia sorta bat da, Gorbeia bestelako modu batez gozatu ahal izateko.

2012an, Gorbeia Central Park turismo aktiboko produkturik onenentzat hartu zuten FITUR-en; izan ere, produktu honek hainbat aukera ematen ditu, besteak beste gastronomiaz gozatzekoa (izarren azpiko afaria argi kutsadura gutxiko tokietan + astronomi saioa mendian), egun batez artzain gisa jardutekoa (artzain bati eta haren txakurrei laguntzea artaldearekin batera + bisita gidatua eta Idiazabalgo gaztaren dastaketa) edota ilunpetan safari bat egitekoa (gaueko txangoa, faunaren soinuak aditzeko, gidari aditu baten eskutik).

Horrela, hogeitaka esperientzia gustu eta bidaiari mota guztiei zuzendutakoak, atsedena eta lasaitasuna aurkitzeko (natura medikuntzako tailerra, gurbilen gaineko piknika, bodymind-a naturan, ongizatea basoen artean, etab.) edo sentsazio gogorrak bizitzeko (eskola bertikala, kayak-en gaineko piknika…).

Bizi ezazu zeure Gorbeia Central Park esperientzia, eta horri esker hainbat ekintzarekin gozatu ahal izango duzu, adibidez gaikako ibilbideak, piknikak, kultura eta abentura arloko jarduerak eta aukeran dituzun bestelako plan ugari:

Safaria Ilunpetan: Parke barnean egin daitekeen ibilaldia eta safari saioa oinez.

Druku-ren Mundua: Txakurrekin egiten den lana erakusten da, bai aginduen aldetik bai trebezia ariketen aldetik; era berean, artalde batekin batera lantzen diren artzaintza ariketak edo belatz baten hegalaldia, bai eta arku jaurtiketan jarduteko aukera ere.

Bodymind-a Naturan: Animaliak imitatzeko ariketak; malgutasun saio bereziak, oreka, energia sendagarria, buru eta espirituaren atsedena eta lasaitasun-atsedena; edo yogako zenbait teknika, estresari aurre egiteko, eta erlaxazio teknikak.

Ongizatea Mendietan: Barruan spa zirkuitua.

Eskola Bertikala: Lagundutako ibilaldia, inguruetatik zehar egin ohi den ibilbide turistikoa eta 2. mailako espeleologia (Mairuelegorreta); eskalada hastapenetako jarduera (4 eta 5. maila) Oroko Haitzetan, edo inguruetatik zehar egiten den ibilbide turistikoa eta 3. mailako espeleologia (Abaroko leizea, Jentilzubia).

Akrobazia Zuhaitzetan: Zenbait zirkuitu egiten dira abendura parketik zehar (haur eta helduei zuzendutakoak); zuhaitzetako eskalada edo arku jaurtiketa 8 urtetik gorakoentzat; edo orientazio jokoa (“altxorraren bila”).

Piknika Gurpilen Gainean: Mendi bizikleten alokairua eta aldean eramateko piknik zerbitzua (jatorrizko izendapeneko Idiazabal gazta, arrautzopil ogitartekoa edo iberikoena eta freskagarria) eta gomendatutako ibilbideak.

Piknika Kayak-aren Gainean: Kayak baten alokairua, prestakuntza saioa eta materialak, bai eta aldean eramateko piknik zerbitzua (jatorrizko izendapeneko Idiazabal gazta, arrautzopil ogitartekoa edo iberikoena eta freskagarria) eta gomendatutako ibilbideak ere.

Golfa Baso Artean: 18 zuloko ibilbidea Gorbeiako natura parkearen inguruan; edo 18 zuloko ibilbidea eta gourmet menua Gorbeiako natura parkearen inguruan kokatua.

Artzaina Egun Batez: Bisita gidatua ustiategi batera (dastaketa saioa egiteko aukera eta guzti) edota gazta prestatzeko tailerra, bai eta artalde bat zaintzeko oinarrizko jarraibideak eta artzain txakurren trebezien erakusketa ere.

Erlezaina Egun Batez: Erlauntzak ikusteko bisita gidatua eta eztia ateratzeko tailerra, abarasketako erleen erakusketa eta erleen munduari buruzko azalpenak, bai eta eztiaren dastaketa ere.

Eskuz Esku: Artisau elkarbizitzako tailerra, buztinolako bisita kontestualizatua, euskal zeramikaren oinarrizko pieza egiteko saioa (katilua).

G-Astronomia: Piknika, saio astronomikoa eta kontakizun mistikoak.

Zapore Artistikoa: Sukaldaritza ikastaroa eta prestatutako platerak dastatzeko saioa.

Gorbeiako Garagardoa: Instalazioak ikusteko bisita gidatua, garagardoa prestatzeko prozesuari eta tresnei buruzko azalpenak eta Baias izeneko garagardo autoktonoa dastatzeko saioa.

Informazio Gehiago

Beharrezkoa da hitzordua adostea aldez aurretik.

Zuiako Kuadrillako Turismo Bulegoa
Bea Plaza-Murgia z/g
Murgia

Telefono Zenbakia

Ordutegia
Martxo, apiril, maiatz, ekain, irail eta urrian
9:30etik 12:30era eta 15:00etatik 17:00etara.
Uztail eta abuztuan
9:30etik 14:00etara eta 15:30etik 19:00etara.
Abenduan
9:30etik 13:30era.

E-maila
oficinadeturismo@cuadrillazuia.com

Kokalekua

Bilbotik eta Gasteiztik 20 minutura zentzumen guztietarako paradisua duzu zeure esku, naturak, tradizioak, gastronomiak eta aisialdiak eskainia. 2010etik Gorbeialdeko Landa Garapeneko Elkarteak eta Gorbeialdeko Kuadrillak elkarrekin dihardute lanean, turismoari inguru osoan bultzada emateko.

”Gorbeiako jomuga turistikoa” izeneko mapari erreparatuta, helmuga hau Arabako eta Bizkaiko zenbait udalerrik osatzen dutela ikusten da; hona hemen. Araban: Aramaio, Arratzua-Ubarrundia, Legutio, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuia. Bizkaian: Arakaldo, Arantzazu, Artea, Areatza, Bedia, Galdakao, Otxandio, Orozko, Ubide eta Zeanuri.

Lotura

Gorbeia Central Park Esperientzia