Inicio » Gaztandegietara Bisita

Gaztandegietara Bisita

Visita a las Queserías de Artzai Gazta Álava Turismo

Gasteizetik heltzeko N-104 errepidea hartu behar da, Irunerantz; 4,5 km-ra A-132 errepidea hartu behar da Lizarrarantz, Argandoña herriko bidegurutzeraino. Herritik 1,5 km-ra Interpretazio Zentrora heltzen gara

UArabako zenbait eskualdetan kokatutako hogei bat ustiategik egiten dute ontzeko gutxienez bi hilabete behar dituen zapore eta kalitate bikaineko gazta hori. Gaztagile gehienak euren ardien esnez hornitzen dira, eta ingurumena eta landareen zikloa errespetatuta egiten dute lan..

Gaztandegi horietako askok jendearentzat bisitak eskaintzen dituzte gastronomia-produktu bikain hori nola egiten den ezagutzeko, artzainen beraien eskutik. Halaber, bisitariek gazta-dastaketarako hastapen labur bat jasotzen dute, eta jakina Idiazabal gazta probatzen dute bere zaporearen ñabardurak bereizten ikasteko.

Bisita daitezkeen gaztandegiak

Azkarra
Arriba Auzoa, 13
Galarreta

Telefono zenbakia

La Leze
La Leze Baserria
Ilarduia

Telefono zenbakia

Olano
San Esteban, Kalea 6
Egino

Telefono div>

Gaztandegi horiek bisitak eskaintzen dituzte urte osoan, abuztuan izan ezik, larunbatetan, 17:00etan. Aurretiaz erreserba egin behar da Arabako Lautadako Turismo Bulegoan (945 302 931 – info@arabakolautada.eus).Nahierarako bisitak ere egiten dira, aurretik behar beste denboraz abisatzen bada.

Atxeta Baserria
Atxeta
Oleta

Telefono de zenbakia

Basterra
Goiuri, 13
Goiuri

Telefono zenbakia

Izoria
Ibarra Auzoa, 27
Izoria

Telefono zenbakia

Aguiñiga
Larrabe Auzoa, 1
Aguiñiga

Telefono zenbakia

Lau gaztandegi horietan bisita egiteko, aurretiaz hitzordua eskatu behar da jabeekin, azaldu diren telefono-zenbakietara deituz.

Informazio gehiagon

Informazio gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri ahal zarete gaztandegiekin edo Turismo Bulegoekin (Arabako Lautadakoa: 945 30 29 31, Zuiakoa: 945 43 04 40 eta Aiarakoa: 945 39 37 04, 944 03 49 30, 945 39 62 10, 945 39 94 14) .

Kokalekua

Irudiak