Inicio » Gasteizko Nazioarteko Magia Jaialdia

Gasteizko Nazioarteko Magia Jaialdia

Irailero Gasteiz, Nazioarteko Magia Jaialdiari esker (Magialdia), ilusionismoaren Europako hiriburua da. Zenbait egunetan, hirian 75 bat ikuskizun antolatzen dira eta munduko azti ospetsuenetako batzuk etortzen dira.

Jarduera gehienak espazio publikoetan egiten dira, Arabako hiriburuko kale eta plazetan, eta doakoak dira. Artistak hainbat herrialdetatik etortzen dira eta zentzumenetarako eta adimenerako ikuskizun estimulatzaileak eskaintzen dituzte.

Halaber, azken edizioetan Magialdia Arabako hiriburutik kanpora eraman da, lurralde historikoko herrietara magia ikuskizunak eta tailerrak eramateko eta, hala, usadio zaharreko “komikoen konpainia” bihurtu da.

Egitaraua askotarikoa da, eta, hainbat jardueren artean, ikasleentzako magia, magia tailerrak, magia tranbian, magia eta zinema, magia ibilbideak alde zaharretik barrena, magia duten erakusleihoak, etab. dauzka.

Informazio Gehiago

Magialdia

Telefono Zenbakia
E-maila
info@magialdia.com

Gasteizko Turismo Bulegoa
Espainia plaza, 1

Telefono Zenbakia
E-maila
turismo@vitoria-gasteiz.org

Urritik ekainera, astelehenetik larunbatera.
10:00etatik 19:00etara.
Igande eta jaiegunetan.
11:00etatik 14:00etara.
Uztail, abuztu eta irailean, astelehenetik igandera
10:00etatik 20:00etara.

Kokapena

Gasteiz eta Araba

Loturak

Magialdia

Irudiak