Inicio » Dorreak, gazteluak eta jauregiak » Varonatarren Dorre Jauregia

Varonatarren Dorre Jauregia

Varonatarren Dorre Jauregia - Araba

Varonatarren dorre jauregia ur hobia kontserbatzen duen gotorleku bakarra da Araban, eta Micaela Portilla historialariak dioenez, “Araban hoberen kontserbatu den esparru gotortuetako bat” da.

Monumentu Nazionala eta Historia eta Arte Multzoa den gune horretan familiaren ondorengo zuzenek bizitzen jarraitzen dute XII. mendetik.

Izaera militar nabarmena duen eraikin horrek hiru arkitektura epealdi ditu agerian. Hasieran egurrezko dorre bat zegoen, baina sute baten ondorioz desagertu zen, eta horren ordez XIV. mendean gaur egun ezagutzen dugun dorrea eraiki zen, Gaztelako jauntxoen jauregien estilokoa; gotikoko eta errenazimenduko jauregia, berriz, mende bat geroago gehitu zioten.

Varona abizena XII. mendean eman zen, Gaztelako Alfontso erregeak eta Urraka Andreak Alfontso I.a Borrokatzailearen aurka Soriako zelaietan egindako borrokaren ostean. Maria Ruiz Perez andreak Alfontso I.a atxilotu zuen, eta Alfontso VI.ari, Leongo eta Gaztelako Erregeari, andrearen adorea ikusirik, handik aurrera “Varona” deitu beharko zela iruditu zitzaion. Hortik dator abizena.

Horrenbestez, orube hori Varonatarren bizileku da XII. mendez geroztik, lur horretan VII. mendetik egon ziren Pereztarren ordez. Varonatarren dorre jauregiko gela eta aretoak Arabako Foru Aldundiari esker lehengoratu ziren. Hain zuzen ere, dorre jauregia bisitatzea gela eta areto horietan izandako bizimoduan murgiltzea da.

Bisitariak XV. eta XX. mendeen arteko objektuez gozatzeko aukera du: altzariak, horien artean errezeldun oheak, Sevillako Cartujako baxeraz eta Bohemiako beirateriaz betetako arasak, idazmahaiak, benetako inkunableak gordetzen dituzten apalak, Londresko piano bertikalak, Parisko, Alsaziako eta Espainiako paper margotuak eta familiaren abizena serigrafiatuta duten bonbillak.

Izan ere, azterlan batzuek diotenez, argindarra heldu zen lehenengo lekuetako bat Varonatarren etxea izan zen.

Sarrerako atea zeharkatu ere ez da egin behar, eraikin hau militarra dela berresteko. Bisitariak kanpotik behatu ahal ditu Erdi Aroko gotorlekuetako defentsa elementu gehienak, bai dorrean, bai jauregian, eta horrez gain, hiru aldetatik babesten ur hobi bat.

Informazio Gehiago

Varonatarren Dorre Jauregia
Villanañe

Telefono zenbakia
Gaubeko Turismo Bulegoa
Posta Elektronikoa
turismo@valdegovia.com<

LARUNBAT, IGANDE ETA JAIEGUNETAN: 11:00 – 14:00.
UZTAILA ETA BUZTUA
ASTEARTETIK LARUNBATERA: 11:00 – 14:00 / 16:00 – 19:00
IGANDE ETA JAIEGUNETAN: 11:00 – 14:00
ASTELEHENA: ITXITA
INFORMAZIO GEHIGARRIA: AZKENENGO BISITA ITXI BAINO ORDUBETE LEHENAGO.

Kokalekua

Lotura

Gaubea – Varonatarren Dorre Jauregia

Añana Turismoa

Irudiak