Inicio » Done Bikendi Haraneko Eliza

Done Bikendi Haraneko Eliza

Done Bikendi Haraneko Eliza - Álava Turismo

Gaur egun ezagutzen dugun Done Bikendi Haraneko eliza XVI. mendean zehar egindako berreraikitzearen ondoriozkoa da baina burualdean eta koruaren zatian lehen tenpluko hondarrak kontserbatzen ditu oraindik, XV-XVI. mendeetakoak.

Lehenengo eliza honek oinplano angeluzuzena zuen eta ez zuen gurutzadurarik.

Gaur egun tenpluak gurutze grekoko oinplanoa dauka eta izar gangek estaltzen duten burualde oktogonala. Era berean, mota honetako gangek estaltzen dute sakristia.

Portada erdi puntuko arkukoa da eta arku hau motibo geometrikoekin dago dekoratuta eta bi kapitel molduraturen gainean oinarritzen da. Bata bestearen gainean jarritako aldare bikoitza nabarmentzekoa da, jaitsitako arku batez apaindua.

Ondoren, XVI. mendekoa ere izan arren, bataiategia eraiki zen. Bataiategi hau presbiterioaren iparraldean irekita dago eta nerbiodun gurutzeria ganga batek estaltzen du.

Erdi puntuko arkuak dituzten baoak daude dorrean eta hau XVI-XVII. mendeetakoa da. XVI. mendekoa den aldare nagusiaren beheko partean zenbait irudi daude, sitsak pixka bat kaltetu dituenak eta dekoratu gabeko bataiarria garai beranteko Erdi Arokoa da.

Non dagoen, nola iritsi

Done Bikendi Haraneko eliza izen bera duen herrian dago, Arabako Mendialdeko eskualdean. Gasteiztik 47 kilometrora dago eta bertara bi bidetatik irits daiteke: A-1 Agurain arte eta gero A-2128; eta A-132 Santikurutze Kanpezu arte, puntu honetan A-2128 hartuz.

Kokapena

Irudiak