Inicio » Galbide Txokoak Araban

LABRAZAKO HIRIBILDUA.

Harresi bizia izenez ezagutzen da, eta Europan ondoen kontserbatzen direnetako bat da, Hiri Harresituen Nazioarteko Elkartearen iritziz. Hiribildua inguratzen duten defentsarako harresiak XII. mendearen azken hamarkadakoak dira eta, oraindik ere, oso egoera onean daude bertako biztanleei esker, belaunaliz belaunaldi beren etxe bihurtu baitituzte.

Bilaketa hitzak:Villa de Labraza

AÑANAKO GATZHARANA.

Añanako Gatz Harana Kultura Intereseko Ondasun izendatuta dago eta Europa Nostra 2015 Saria du. Gatz paisaia aparta da, bakarra munduan, milaka plataforma edo larrainez, iturburuz, ubidez, putzuz eta biltegiz osatua. Añanako gatzagak munduan diren gatz lantegi zaharrenak dira, izan ere, 6.500 urte baino gehiago daramatzate “urre zuria” etengabe ekoitzen.

Bilaketa hitzak: Valle Salado

AIARATARREN HILOBIA.

Kexaako monumentu multzoa Ondasun Kultural Kalifikatu izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak. Honakoek osatzen dute: jauregia, eliza, komentua eta dorre handia. Dorre-kaperan kontu handiz gordetzen da Pedro López de Ayala Aiarako jaunaren eta haren emazte Leonor de Guzmánen hilobia, harzurian egina.

Bilaketa hitzak: Monasterio de Quejana

ALAITZAKO ETA GAZEOKO HORMA PINTURAK.

Bi altxor Arabako Lautadako eliza margotuen artean. Alaitzako Jasokundeko Andra Mariaren elizaren barruan pintura gorrixka misteriotsu eta baliotsuak daude; horietan, XIV. mendeko gerra ikuskizunak dira nagusi. Bestalde, Gazeoko San Martin Tourskoaren elizako pintura polikromatuak erlijio gaiko gotiko linealaren adibide ezin hobeak dira.

Bilaketa hitzak: Iglesia de la Asunción. Iglesia de San Martín de Tours.

LANDAKO PROBINTZIA PARKEA.

Ur gezadun Landako hondartzak nazioarteko Bandera Urdina du. Ingumen balio handiko hezegunea da, eta bainulari, mendi ibiltari eta txirrindulariek harmonian egoten dira han erkametz baso, errekastoetako landaredi eta ur xafla handiekin batera.

Bilaketa hitzak: Parque Provincial de Landa

IZKIKO PARKE NATURALA.

Izki oasi natural paregabea da, 1998an parke natural izendatua. Biodibertsitate oparoa aurki daiteke haren 9.143 hektareetan, elkarrekin batera baitaude amezti basoak, pagadiak, artadiak, haltzadiak, urkidiak, lertxundiak edo hariztiak eta harrizko mendiak, hala nola, Durruma Kanpezuko La Muela, Soila, Hornillo, Arboro …

Bilaketa hitzak: Mirador Izki

VALDEREJOKO PARKE NATURALA

Amilburu harritsutan amaitzen diren magal aldapatsuez inguratutako haran zabal eta altua. Honela labur daiteke Valderejoko paisaia. 1992. urtean Parke Natural izendatu zuten. Parke arabarren artean txikiena bada ere, ekosistema eta paisaia zoragarriak daude ikusgai.

Bilaketa hitzak: Mirador Izki

ARABAKO ARTE EDERREN MUSEOA.

Arte Ederren Museoa Gasteiz erromantikoaren ikurretako bat da. Egoitzak, hots, Augustin-Zulueta jauregiak, arte espainiarraren XVIII. eta XIX. mendeetako bilduma baliotsu bat du gordeta, bai eta, euskal artearen 1850-1950 aldiko lanak ere, hala nola, Iturrino, Regoyos, Zuloaga, Díaz de Olano edo Amaricarenak.

Bilaketa hitzak: Museo de Bellas Artes de Álava

ARABAKO ARMA MUSEOA.

Arabako Arma Museoa Ajuria Enea Jauregiaren ondoko eraikin batean dago. Haren bilduman historiaurreko eta Erdi Aroko armak, XV. mendeko piezak eta Gasteizko guduan erabilitako objektu eta armak aurki daitezke. Era berean, XIX. mendearen bukaeratik XX. mendearen hasierara bitarteko arma produkzio garrantzitsua dago ikusgai.

Bilaketa hitzak:Museo de Armería de Álava

BIBAT FOURNIER KARTA MUSEOA.

Bendaña jauregian dago, XVI. mendeko eraikin batean. Lehenengo postuan dago Munduko karte museoen zerrendan. Arabako Fournier Karta Museoak kartek izan duten bilakaera erakusten digu, jatorritik hasita gaur egunera arte, kontinente guztietako karta sortekin. Era berean, Heraclio Fournier karta sorta espainiarraren sortzailearen antzinako makinak ditu.

Bilaketa hitzak: BIBAT Fournier de Naipes

GASTEIZKO AZOKA PLAZA.

Gasteizko azoka plaza berriak tradizioa eta kalitatea bildu ez ezik, oraindik ere herri plazaren izaera gordetzen du. Izan ere, produktu fresko hoberenak dituzten ohiko salmenta postuez gain, honakoak daude han: bertoko produktuen eta produktu ekologikoen lokalak, gastronomia zabalkunde eta prestakuntzarako enogastronomia areto bat eta erabilera askotarako terraza bat.

Bilaketa hitzak: Mercado de la Plaza

SANTA KATALINA LORATEGI BOTANIKOA.

Santa Katalinaren antzinako monasterioaren aurrietan lorategi botaniko bat dago, bost kontinenteetako ia mila espezie autoktonorekin. “Starlight” Izar Parke izendatu zuten, eta leku paregabea da naturaz eta behaketa astronomikoaz gozatzeko.

Bilaketa hitzak: Jardín botánico de Santa Catalina

GASTEIZKO SANTA MARIA KATEDRALA.

Gasteizko Santa Maria Katedrala lehendik zegoen XIII. mendeko beste lan baten gainean eraiki zen, eta XIV. eta XV. mendeetan hainbat fasetan bukatu zuten eraikitzen, estilo gotikoarekin. Zaharberritze Plan berritzaileari esker Europa Nostra Sari Berria izan du, Europar Batasunak kultura ondarea kontserbatze eta hobetze arloan ematen duen saria.

Bilaketa hitzak: Catedral Santa María

EL FABULISTA UPELTEGIA.

XV. mendeko upeltegi hau lurpean dago, Felix Mª Samaniego alegialaria jaioetxearen, hau da, Guardiako hiribilduan izen bera duen jauregiaren azpian. 7 metro sakonean hiru zulo paralelo daude, elkarri lotuta, ardoak egin, ondu eta dastatzeko.

Bilaketa hitzak: Bodega El Fabulista

EGUREN UGARTE UPELTEGIA.

Guardian, Toloño mendilerroaren magalean, 130 hektarea mahastiz inguraturik dagoen lurpeko upeltegia dugu Eguren Ugarte. Bi kilometro edo gehiagoko luzeran kobak ditu, gehienak eskuz zulatuak, baita 4.000 upel ere, hainbat gelatan jarrita. Bisitaldiak 1870etik ardoaren nekazaritzan ibili diren sei belaunaldi gogorazten digu.

Bilaketa hitzak: Eguren Ugarte