Inicio » BIBAT – Fournier Karta Museoa

BIBAT – Fournier Karta Museoa

BIBAT. Fournier Karta Museoa - Álava Turismo

Gasteizko Arrieta-Maestu edo Bendaña jauregian dagoen Fournier Karta Museoak Arabako Fournier Karta Museoko bilduma hartzen du barne. XV. mendetik gaur egun arte karten bilakaeraren inguruko ibilbide historikoa, teknikoa eta gaikakoa eskaintzen du.

1916. urtean abiarazi zen eta, Heraclio Fournier hil ostean, bere biloba Felix Alfaro Fournierrek jarraitu zuen fabrikarekin. Grina bildumagileak eta fabrikatzaile zen aldetik zuen lanbide interesak bilduma honi hasiera eman zioten. Aipatu bilduma zenbait eskuratze eta dohaintzari esker handitu egin zen.

1970. urtean enkante batean Thomas De La Rueren bilduma erosi izana garrantzi berezikoa zen. Bilduma hori ordura arte Londreseko British Museum museoan zegoen. Europan kontserbatzen diren karta zaharrenetakoen ale batzuk hizpide dugun bilduman sartu ziren eskuratze honen bidez.

Bendaña jauregia

Arrieta-Maestu edo Bendaña jauregia Gasteizko Erdi Aroko hirigunearen ekialdeko zonan dago. Juan Lopez Arrietak, 1525. urtean, Maestutarren Erdi Aroko dorre zaharraren orubean eraiki zedin agindu zuen eta eraikitzea gutxi gorabehera 1560. urtera arte luzatu zen.

Hiru solairuko eta harlanduzko eraikinak Errenazimentuko antolaketa eta dekorazio moduak ditu, bereziki, patioko galerietan. Halaber, jauregiak gotiko berantiarraren zenbait elementu ditu, esaterako, fatxada nagusiko arku puntaduneko atea eta eskaileraren gainean jarritako ganga oktogonala. Fatxadako dorre zilindrikoa jauregiko jabeen handikeria ikur bat da.

Erakusketa etengabea da

XV. mendetik gaur egun arte karten bilakaeraren inguruko ibilbide historikoa, teknikoa eta gaikakoa eskaintzen du Arabako Fournier Karta Museoaren erakusketak. Egun 20.000 aleak gainditzen dituen funtsak ditu. Funts horiek bost kontinenteetako, garai eta teknika guztietako kartak hartzen dituzte barne, askotariko gaiak ilustratzen dituztenak eta artearen eta historiaren gaineko ibilbide zabala egiteko aukera ematen dutenak.

Argibide gehiago

Bibat. Karta Museoa
Aiztogile kalea, 54
01001 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa

Asteartetik larunbatera
10:00-14:00 eta 16:00-18:30
Igande eta jaiegunetan
11:00 – 14:00
Astelehenetan itxita (jaiegunetan izan ezik)
Jaiegun ondoko astearteetan, itxita

E-maila
museonaipes@araba.eus

Kokapena

Loturak

Informazio guztia eta osatua honako esteka honetan

Irudiak