Landako Hondartza

Landako Parke Probintziala - Álava Turismo

Landako Parke Probintzialak 40 hektarea ditu eta Uribarri Ganboako urtegiaren ipar-mendebaldean kokatuta dago, Arratzua – Ubarrundiako udalerriko Arlaban auzoaren eta Geltokiaren auzoaren inguruan.

Parkearen Kokalekuak, bertara autoz, bizikletaz zein garraio publikoz erraz heltzeko aukerak, bertan dauden erabilera publikoko azpiegiturek eta lekuaren ezaugarriek, toki hau naturarekin harremanetan aire zabaleko aisiaz gozatzeko leku aparta bilakatzen dute.

Jolas dimentsio hori uraren zainketarekin –urtegiaren xede nagusia biztanleei urez hornitzea dela ez da ahaztu behar– eta bertan garatzen den biodibertsitatearen kontserbazioarekin bateragarri egin behar da. Naturan aisiaz gozatzeko lekuak aukeratzerako orduan, kalitatezko paisaia, ura egotea eta natura ingurunea ondo babestuta eta zainduta egotea izaten dira kontuan gehien hartzen diren alderdiak.

Ildo horretan, Uribarri Ganboako urtegia jolas eta kirol jardueretan (arrantza, piraguismoa, windsurfa, ibilbideak, etab.) punta-puntako erreferentzia bihurtu da. Urtegiaren ertzean Gasteizko Klub Nautikoa dago. Halaber, Landan, bainatzeko egokitutako zona bat duen jolas gunea egon badago. 45 kilometroko bide artifizial batek inguratzen du urtegia. Bertatik paseatu daiteke, bizikletaz ibili, etab.

Horrez gain, urtegian Untxien irla izenekoaren aurrean dagoen Zuhatzako uhartea egun, batez ere, ikasleei zuzendutako jolas zentro bat da (udalekuak). Eremu horrek aterpea, jolas gunea, bainurako zona, ontziralekua ditu eta uretako jarduerak praktika daitezke, esaterako, arrauna, piraguismoa, windsurfa, etab. Uhartea apirilaren amaieratik urriaren erdialdera arte zabalik dago, uztail osoa eta abuztuko lehen hamabostaldia izan ezik, udalekuetarako erreserbatuta baitago. Gainontzeko garaietan, oro har, publikoarentzako irekita dago eta helduak, elkarteak, etab. joan daitezke.

Itxura ederreko haritz edo lizar bakartiak hazten diren zelai berde, zaindu eta zabalek eta horiekin tartekatzen diren pinudiek osatutako paisaia bukolikoa eskaintzen du Landak eta horri esker gune eguzkitsuak eta itzal guneak aurki daitezke ur xaflaren ertzean.

Ordutegiak/Informazio Orokorra

Parkean bi iturri, komunen eraikinak, mahaiak dituzten merendero eta umeentzako jolas guneak daude. Bainurako egokitutako gune bat dago, 500 metro baino gehiagoko luzera duena. Udan dutxak jartzen dira bertan eta sorospen eta lehen laguntzako postu bat ere egoten da gunea zaindu eta jendeari lehen laguntza emateko. Parkean hiru aparkaleku, informazio panel bat, taberna-jatetxe bat eta taberna txiki bat daude.

Kokapena

Bizikletaz

Gasteiztik Arlaban mendatera doan Vasco-Navarroko ibilbide berdeak bat egiten du Landarekin antzinako Vasco-Navarroko ibilbide zaharrari jarraituz. Gamarran hasten den ibilbide honek 13,4 kilometro ditu eta egiteko erosoa da, ez baitu igoerarik ia-ia.

Uribarri Ganboako urtegiaren ibilbide berdea ere Landatik pasatzen da. Landa ondo komunikatutako lekua da eta bizikletaz hel daiteke bertara soilik oinezkoek eta txirrindulariek erabiltzekoak diren bideetatik.

Garraio publikoz

Lurraldebus, DG05 linea Gasteiz > Arrasate > Eibar

Kotxez

Gasteiztik 17 bat kilometrotara kokatutako Landako Parke Probintzialerako sarbide nagusia Gasteiztik Bergarara doan A-627 errepidea da. Uribarri Ganboatik joateko, A-3002 errepidea hartu behar da eta Garaiotik joateko, A-3014 errepidea.

Loturak

Informazioa

Irudiak