Albinako Urtegia

Albinako Urtegia - Álava Turismo

Albina Zadorra sistemako urtegirik txikiena da. Gasteiztik 9 kilometrora dago, Albina ibaiaren gainean, Aramaioko haran idilikora daraman errepidearen ondoan eta basoz inguratuta. Inguru hori bisitatzeak merezi du.

Urtegia gutxi gorabehera 4 kilometrotan zehar zabaltzen da eta forma luzanga eta estua dauka, ibaia mehartzen baita.

Urtegiak erakusten digun irudia edertasun handikoa da, itsaso txikia baso zabalen artean hain zuzen. Urtegiko behealdeko uretan dauden harlauza handiek gogora ekartzen digute hori lehen Aramaiora zihoan galtzada zela.

Hala ere, Albinan ezin da nabigatu, ezta bainatu edo aisiarako beste jarduerarik egin ere, arrantza izan ezik; “eremu nudistatzat” jotako zona bat egon badagoela gailendu behar bada ere.

Kokapena

Urtegira iristeko Legutiotik (A-623 eta A2620) Arrasatera doan errepidea hartu behar da. Sarrera 19. kilometroaren gainean ikusiko dugu, eskuinera hartu beharreko bihurgune baten ostean.

Irudiak