Inicio » Bakardadearen Baseliza

Bakardadearen Baseliza

Ermita de la Soledad - Álava Turismo

Arabako Mendialdearen inguruetan, zehazki Ataurin, iparraldean, labore lurrez inguratuta, ibaian gora eta hiribildutik urrun, Maezturako bidean, estilo erromanikoko “Bakardadearen Baseliza” txiki-txikia dago.

Silarriko eraikuntza erromaniko txikia da, zirkuluerdi formako abside polit bat eta XIII. mendeko bi leihate dauzka. Aldarearen ezkerreko aldean, Bakardadearen irudi bat agertzen da baselizan.

1731ko artzain bisitan honela aipatzen da: «Gure Amarena, eskuarki San Julianena». 1760an, “Bakardadearena” tituluarekin ageri da. 1827an edo 1832an «aldarean dagoen irudia, lizuna izateagatik, txiki-txiki egin eta lurperatu» zedila agindu zen.

1982an, zaharberritze obrak hasi ziren eta bere egitura erromanikotik absideak soilik irauten du. Egurrezko estalkia duen nabea geroago gehitu zioten.

Bitxikeria gisa esan daiteke Atauri mila urte baino gehiago dauzkan hiribildua dela. Burdin Aroko eta Brontze Aroko aztarnak aurkitu dira Fraidearen Mendian. XI. mendean, Donemiliagako Errexan agertu zen Atauri de Suso eta Atauri de Yuso izenekin.

Informazio Gehiago

Arraia-Maeztuko Udala
Geltoki Kalea, 13
Maeztu

Telefono zenbakia
Posta Elektronikoa
aarraia@ayto.araba.eus

Kokalekua

Lotura

Bakardadearen Baseliza

Irudiak