Inicio » Artziniegako Etnografia Museoa

Artziniegako Etnografia Museoa

Artziniegako Etnografia Museoa

Artziniegako Etnografia Museoan bada erakusketa bat, bikaina, 3.700 metro koadro baino gehiagoko eremu batean Artziniegako eta Aiara haraneko biztanleen landa eta hiri bizimoduak birsortzen dituena. Arteko Aldapa kalean birgaitutako eraikin historikoan dago.

Museoak, urtean zehar, hainbat jarduera biltzen ditu: museo bizia otsaileko azken igandean, Santa Agate otsailaren 4an, margolan lehiaketa maiatzean, udako solstizioa ekainaren 21ean, arimen gaueko bisita urrian, txarriboda edo txerri hilketa azaroan eta Olentzeroren bisita abenduaren 24an.

Informazio Gehiago

Bildumari eta jarduera programari buruzko informazio guztia ondorengo esteka honetan http://www.artziniegamuseoa.org/eu/ eta Etnografia Museoaren egoitzan bertan aurki dezakezu

Artziniegako Turismo Bulegoa
Arteko Aldapa, 12
01474 Artziniega

Telefono Zenbakia

Asteartetik Larunbatera
11:00etatik 14:00etara / 16:30etik 19:30era.
Igande eta Jaiegunetan
11:00etatik 14:00etara
Astelehenetan
Itxita dago.

Kokalekua

Artziniega Gasteiztik 55 kilometrora dago, Arabako iparraldean; Bilbotik, berriz, 28 kilometrora dago. Arabako hiriburutik N-622 eta A-624 errepideak hartu behar dira; Bilbotik, aldiz, BI-636 eta BI-2604 errepideetatik edo AP-68tik hel daiteke. Garraio publikoa eta trena erabil daitezke.

Lotura

Artziniegako Etnografia Museoa

Irudiak