Inicio » Artziniegako Antzinako Merkatua

Artziniegako Antzinako Merkatua

Mercado de Antaño de Artziniega - Álava Turismo

Antzinako Merkatuak Artziniega hiribildua eta bere Monumentu Multzoa denboraren makinan sartzen ditu, erdi aroko merkatu bat birsortzeko. Merkatu horretan, duela mende askotako ohitura eta ogibideak kaleetara irteten dira, ikusleen gozamenerako.

Urtero egiten da irailaren bigarren hamabostaldiko igande batean, Arteko Andre Mariaren jaien barruan.

Ekitaldi horrek gogora ekartzen du Artziniegak itsasoaz bestaldeko merkataritzaren eta barrualdeko merkataritzaren artean bitartekari zeregin garrantzitsua bete zuela.

Antzinako Merkatura etortzen diren guztiak harritu egiten dira hiribilduko bizilagunak koblakari, elizgizon, artisau, inkisidore, erromes, dontzeila, eskale eta bufoi bihurtuta ikustean, kaleak, egun batez, artisauen produktuak saltzeko postuez beteta animatuta. Aurten, gainera, Guardiako dultzaineroen animazioa egongo da, eta mahatsaren prentsaketa tradizionalaren erakustaldia egingo da.

Informazio Gehiago

Artziniegako Turismo Bulegoa
Arteko Aldapa, 12
Artziniega

Telefono zenbakia

Asteartetik larunbatera
11:00etatik 14:00etara / 16,30etatik 19:30etara.
Igande eta jaiegunetan
11:00etatik 14:00etara.
Astelehenetan itxita (abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6ean ere bai)

Kokalekua

Artziniega Gasteizko 55 kilometrora dago, Arabako iparraldean, eta Bilbotik 28 kilometrora. Arabako hiriburutik N-622 eta A-624 errepideak hartu behar dira; Bilbotik, aldiz, BI-636 eta BI-2604 errepideetatik edo AP-68 autobidetik heltzeko aukera dago. Garraio publikoa ere erabil daiteke.

Loturak

Ayuntamiento de Artziniega | Artziniegako Udala

Irudiak