Inicio » Arte museoak » ARTIUM Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa

ARTIUM Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa

ARTIUM Centro Museo Vasco de Arte Contemporáneo Álava Turismo

Artium, museoa eta kultura-jardueren zentroa da, eta alde horretatik eredugarria da egungo sorkuntzaren esparruan ondareari dagokionez eta jakintza hedatzeko egiten duen lanagatik.

2002ko apirilaren 26an inauguratu zen. Orduz geroztik, erakusketa-programa aberatsa garatu du, nazioarteko artista ugariren parte-hartzearekin, eta baita kultura garaikidearekin (zinema, musika, hitzaldiak, ikastaroak, mintegiak, arte eszenikoak…), hezkuntzarekin eta egungo artea zabaltzearekin zerikusia duten kultura-jardueren agenda trinkoa ere.

Hala ere, Artiumen historia joan den mendearen azken laurdenean hasi zen. Garai hartan, Arabako Foru Aldundiak gaur egun bilduma osatzeko lehen urratsak egin zituen. Gaur egun, Artiumen bilduma 3.000 artelanek baino gehiagok osatzen dute, margolanetatik hasita multimedia instalazioetaraino.

Museo-zentro horren bilduma iraunkorra euskal eta espainiar arte garaikidearen bildumarik onenetako eta garrantzitsuenetako bat da.

Erdi Aroko Hirigunearen kanpoko mugan dago, Arkeologia Museo berritik eta Fournier karta Museotik oso hurbil.

Informazio Gehiago

ARTIUM
Francia Kalea, 24
Vitoria-Gasteiz

Telefono zenbakia
Posta Elektronikoa
museo@artium.org

ERAKUSKETA-ARETOEN ORDUAK

Asteartetik ostiralera
11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara
Larunbat eta jaiegunetan
11.00etatik 20.00etara (etenik gabe)
Jaiegun ez diren astelehenetan
Itxita

Jaiegunak direla-eta (Besteak beste Gabonak, Aste Santua, San Prudentzio eta Andre Maria Zuria, urriko eta azaroko zubiak), asteko atseden eguna astelehena izaten den arren, salbuespenez aldaketak egon daitezke.

LIBURUTEGIAREN ETA DOKUMENTAZIO-ZENTROAREN ORDUAK

Astelehenetik ostiralera
11.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 19.30etara
Larunbatetan
10.00etatik 14.00etara
Igande eta jaiegunetan
itxita

ZENTRO-MUSEOKO DENDAREN ORDUAK

Asteazkenetan, larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan
11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara

Tarifak

OROKORRAK

Tarifa orokorra: 6 €
14 urtetik beherakoak: Sarrera doan

BESTE TARIFA BATZUK

Zuk nahi duzuna tarifa:

Urteko asteazken guztietan eta erakusketa bat inauguratu eta hurrengo asteburuan
Ikasleak, langabetuak, erretirodunak eta 14 urtetik beherakoak, urte osoan
Zuk nahi duzuna tarifa: zure esku dago ordaintzen duzun eta zenbat.
Emandako guztia programak garatzeko eta Zentro-Museoa mantentzeko erabiliko da.

Urteko txartela: 10 €
Erosten den egunetik aurrera urtebetez erakusketak ikusteko aukera ematen du.

Taldeak:
Bisitaldi gidatuak: 73,00 €, sarrera barne. Talde bakoitzeko gehienez 25 lagun.

  • Artium, WiFi gunea (doako zerbitzua)
  • Audiogida doan, Zentro-museorako sarrera-txartelarekin (audiogiden kopurua mugatua da)
  • Museoko aretoetara sartzeko haur kotxeak eta aulki gurpildunak eskura jartzen ditu museoak. Horiek jantzitegian eskatu ahal dira.

Kokalekua

Lotura

ARTIUM

Irudiak