Inicio » Arabako Errioxako upeltegiak eta mahastiak » Villa Lucia Ardoaren Erakustokia

Villa Lucia Ardoaren Erakustokia

Villa Lucia Ardoaren Erakustokia - Araba

Tradizioa eta ikus-entzunezko azken teknologia nahasten dituen museo espazioa eskaintzen dio bisitariari Guardian dagoen Villa Lucia Ardoaren Erakustokiak, ardoaren historia eta errituak eta ardogintza atseginez, modu praktikoan eta eraginkorrean ikusteko.

Ibilbide hori egiteko, 4Dko proiekzio berriak ditu, baita aromen, usainen eta koloreen dastatze birtualak; panel didaktikoak; lanbideen antzezpena samintasunez oroitzen diren txokoetan; maketak, tresnak, hologramak eta jakingura duten horientzako laguntza interaktiboak ere.

Halaber, lorategiak ditu, Samaniego alegialariaren familiaren garai bateko finkatik barrena paseo bat emateko: 10.000 metro koadro, mundu guztitik ekarritako zuhaixkak eta espeziak dituen lorategi botanikoa, oroitzapenezko eskulturak dituzten natura txokoak, ur-jauzi erlaxagarriak, barietal bikainen erakusketa eta oso aspaldiko makinak biltzen dituen espazioa.

2011. urtetik “Ametsen lurrean” 4D esperientzia eskaintzen du, eskualdea deskubritzeko zentzumen efektuak dituen laburmetraia zoragarria. Horrez gain, hainbat jarduera enoturistiko eskaintzen ditu. Urteko larunbat guztietan “dastatzen ikasteko hastapen tailerrak” ematen dira.

Bilerak egiteko areto ugari ditu, baita ospakizunetarako (banketeak, ezkontzak, etab.) jatetxe bat ere, erreserba aurretik egin behar da.

Informazio Gehiago

Bisitak hainbat hizkuntzatan

ARDOAREN ERAKUSTOKIA
Logroño errepidea z.g.
Guardia
Telefono zenbakia
Egunero
10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara
Igande goizetan
10:00etatik 14:00etara.
Igande arratsaldetan eta astelehenetan
Itxita dago (erreserba egin duten taldeak izan ezik.

Kokalekua

Lotura

Villa Lucia Ardoaren Erakustokia

Irudiak