Inicio » Arabako Errioxako Olioa

Arabako Errioxako Olioa

Arabako Errioxako Olioa - Araba

Lantziegoko olio errota Arabako Errioxako zaharrena da, eta irin errota zahar baten gainean instalatuta dago; hain zuzen ere, zenbait urtean errota batek eta besteak aldi berean funtzionatu zuten.

1913az geroztik Udalaren jabetzakoa da udalerriko bizilagun baten, Eustaquio Alvarez de Eulateren dohaintzari esker.

Iraganean errotaren makinak urarekin mugitzen ziren, eta geroago motor elektriko batekin. Energia transmititzeko barra multzoen sistema oraindik ere kontserbatzen du.

Lantziegoko eta inguruko udalerrietako laborariak hona etortzen dira duela urte askotatik, oliba prentsatzera. Gaur egun 80.000 kilo oliba ehotzen ditu, eta gutxi gorabehera 21.000 litro olio lortzen ditu.

Nabarmentzekoak: Arabako ekoizleek Arabako Errioxan lantzen den Arroniz barietatea konpartitzen dute. Hain zuzen ere Arabako Errioxak klima berezia du, eta horrek lurrin berezia eta puntu garratz eta mina dituen gustua ematen ditu.

Uste da Araban olibondoen jatorria feniziarren garaian dagoela, haiek ekarri baitzuten olioaren kultura eta olioaren laborantza. Hala ere, eskualdea erromatarrek bete zuten olibondoz. Ebro = “oleum flumen” (olio ibaia). Oliba olio birjina estra, Euskolabelduna.

Informazio Gehiago

Lanciego
Arabako Errioxa

Telefono zenbakia

Kokalekua

Lantziego Gasteiztik 58 kilometrora dago. A-2124 errepidea hartu, Gasteizko Mendatetik igaro, gero BU-750 errepidea Armentiako Bentetaraino, CL-127 errepidea, A-126 Lapoblacioneraino, NA-7300 eta A-3220. Logroño 16 kilometrora soilik dago, N-232a eta A-3220 errepideetatik.

Loturak

Lanciego

Bideoa

Irudiak