Inicio » Antoñana

Antoñana

Villa Medieval de Antoñana - Álava Turismo

Nafarroako Antso ‘Jakituna’ erregeak antzinako gotorleku baten gainean, 1182. urtean, eraikitako hiribildu gotortua.

Herriak Erdi Aroko egitura bere horretan, ukitu gabe, mantendu du, baita lehengo harresien zati handi bat ere. Herri honen ezaugarria hauxe da: paraleloan dauden eta iparra-hegoa norabidean dauden hiru kale kantoien, kale estuen eta egurrezko teilapea duten pasabideen bidez lotzen dira.

Herria zeharkatzen duen kale Nagusitik ibiltzea, hasierako bi sarrerak konektatuz, lehengo Gaztelako eta Nafarroako erreinuen arteko mugako eskualde honen historian barrena ibiltzea da. XVI. mendeko dorre-etxea, XVI. mendeko ezkutuak dituzten harrizko jauregiak eta Erdi Aroko arkitektura popularreko etxeak, hau da, harrizkoak eta egurrezko sarrerarekin, memoria honen ezaugarriak dira.

Harresia du Antoñanak berezitasuna. Babes funtzioa baliatzeko sortu zen –hamabi metrora arteko altuerak horren fede ematen du– baina, denbora igaro ahala, etxebizitzei gehitu zitzaien, eraikitzen ziren etxeen beste horma bat bailitzan eta, hala, gaur egun leihoak eta balkoiak hurbiltzen dira eta zulatu egiten dute.

Antzinako espetxea ere harresian eraikia dago, eta, haren areto batean, objektu etnografikoak daude erakusgai jarrita.

Bertako inguruak senderistei, mendiko txirrindularitzaren zaleei eta zikloturistei bide eta ibilbide aukera zabala eskaintzen die.

Argibide gehiago

Turismo enpresen bidez bisita gidatuak egin daitezke. Informazio gehiago Eskualdeko Turismo Bulegoan eta Bide Berdearen Interpretazio Zentroan, 945 410 226 telefono zenbakian eta montanaalavesa.com helbidean.

Eskualdeko Turismo Bulegoa
Geltoki kalea, z/g
Antoñana

Telefono zenbakia

Larunbatetan, maiatzetik urrira arte
10:30etik 14:30etara | 16:30etik 19:00etara
Larunbatetan, maiatzera arte eta azarotik
0:30etatik 15:00etara.
Igandeetan
10:30etatik 15:00etara.

Uztail eta abuztuan
Egunero, 10:00etatik 14:30etara | 16:30etik 20:00etara

Aste Santuan eta zubietan, ordutegi bereziak ikusi

Kokapena

Gasteiztik kotxez 20 minutu daude. Bertara iristeko bide nagusia A-132 errepidea da; iparraldetik N-1 hartuta; eta hegoaldetik, berriz, A-12 eta AP-68 errepideak.

Irudiak